Agenda
Atzealdea

50+Urolakosta, topaketa: Diseinu unibertsalaren kontzeptua

Topaketa honetan diseinu unibertsalaren kontzeptua landuko dugu, produktuei aplikatuta, 50 urtetik gorako pertsonak abiapuntutzat hartuta.
7 MAI

50+Urolakosta egitasmoaren helburua da eskualdeko enpresa eta eragileak harremanetan jartzea  eta lankidetza sustatzea, 50 urtetik gorako pertsonentzako produktu edota zerbitzuak garatzeko.

Egitasmo horretan 3 topaketa egingo dira 50+ekonomiaren arloko (50 urtetik gorako pertsonentzako produktu eta zerbitzuen sektorearen arloko) 3 gai nagusi hauek lantzeko:

  • Ongizatea eta osasuna
  • Turismoa eta aisialdia: "Elder" eta teknologia berrien aplikazioak
  • Diseinu unibertsalaren kontzeptua, produktuei aplikatua

Topaketa hauetan parte har dezakete 50 urtetik gorako pertsonentzako produktu edota zerbitzuen arloan lan egiten duten bailarako enpresa eta eragileek.

Hirugarren topaketa: Diseinu unibertsalaren kontzeptua, produktuei aplikatua

  • Data: maiatzak 7
  • Ordutegia: 9:30-11:30
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
  • Gaia:  Diseinu unibertsalaren kontzeptua, produktuei aplikatua.

Babesleak

Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta babesa jaso du "Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programaren» baitan.