Berriak
Atzealdea

Urola Kostako kultura eta sormen industriak: lankidetza egitasmoak definitzeko lan-saioa otsailaren 21ean

Helburua da kultura eta sormen industrien arloko eragile eta profesionalek egitasmoak zehaztea, lankidetzan.

2018·02·19


Urola Kostako Udal Elkarteak 2017. urtean eskualdeko kultura eta sormen industrien alorrak dituen potentzialitate, ahultasun eta beharren azterketa egin zuen, "Urola Kosta, eskualde Sortzailea" egitasmoarekin. Orain aurkezten dugun egitasmo honekin, 2018 urtean zehar jarraipena eman nahi zaio 2017an egindako azterketa eta sentsibilizazio lanari, ekitera pasaz. Joan den otsailaren 14an Urola Kostako kultura eta sormen industrien mahai sektoriala martxan jarri zen.

Hurrengo urratsa, lankidetza egitasmoak zehazten hastea da. Horretarako, Urola Kostako KSI alorrean lanean dabiltzan eragileak elkartu eta lankidetzan egitasmo zehatzak identifikatzen eta definitzen hasi nahi dugu.

Lankidetza-egitasmoak  identifikatu eta definitzeko eratu nahi den dinamizazio-mahaiaren aurrenengo bilera aste honetan izango da:

Non eta noiz

  • Data: otsailak 21, asteazkena
  • Ordutegia: 09:30-13:30
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea, 6 - Zarautz).

Argibideak eta izen-ematea

Bilkuran parte hartzeko, aurrez izena eman behar da:

  • Enpresentzako Zerbitzuak (Idoia Etxarri, Eli Uzkudun)
  • harrera@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808

Foru Aldundiaren babesa

Egitasmo hau diruz laguntzen du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekarako Departamentuak "Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programaren” 2017. urteko programaren bidez.