Berriak
Atzealdea

Amaitu berri da Hazilan programaren 4. edizioa.

1
15 pertsonek hartu dute parte eta, orotara, 385 orduko prestakuntza garatu dute.

2017·12·12


Hazilan 4. edizioa ekainaren 5ean hasi zen eta abenduaren 12an amaitu da.  15 pertsonek hartu dute parte (13 emakume eta 2 gizon).

Hazilan proiektua eskualdeko gazte kualifikatu langabeak eta eskualdeko enpresak uztartzen dituen ekimena da. Helburua da goi mailako ikasketak dituzten eta lanik gabe dauden gazteei zeharkako konpetentzietan prestakuntza ematea eta proiektu bat bideratu nahi duten enpresatan gazte horiek txertatzea, hainbat eratara (praktikak, lanpostuan bertan prestakuntza, proiektu berriak...).

4. edizioan 385 orduko lanketa egin dute partehartzaileek, 3 fase hauetan:

1. FASEA: AKTIBATU: gaitasun pertsonalak eta profesionalak landu dituzte (80 ordu)

  • Norberaren definizioa eta begirada estrategikoa
  • Nire lidergoa azalarazten
  • Nire indarrarekin konektatzen etorkizuna eraikitzeko
  • Komunikazio eraginkorra
  • Talde lana
  • Adimen emozionala
  • Lan-merkatuarekiko posizionamendua

2. FASEA: PRESTAKUNTZA OSAGARRIA: Datu pertsonalak babesteko araudia (25 ordu)

3 . FASEA: TALENTU IHESA EKIDITEN: Marketin digitalari buruzko prestakuntza (280 ordu)

  • E-Marketin: hastapenak, eboluzioa eta tresnak
  • Web-orrien eta sareen posizionamendua: SEO eta SEM
  • Sare sozialen estrategiaren disenu eta garapena
  • E-Marketin ekintzak: e-mail marketina, zozketak, online publizitatea
  • Integrazioa: offline eta online estrategien koherentzia
  • Legedia online komunikazioan: lege oharrak, cookieak…
  • Amaierako proiektua:  enpresa baten marketin digitalaren planaren garapena

Amaieran, partehartzaileek marketing digitaleko proiektuak landu dituzte eskualdeko enpresekin lankidetzan. Enpresa hauek hartu dute parte: Pavitec2000 SL, Cafetería Euromar SL, Ardantzabide Altzariak SL, Mettacarbon SL, Jolas SL, Lorezaintza, SOS Arrazakeria Elkartea, Coprein SL, Kiba eta Urola Kostako Udal Elkartea.

Hazilan proiektua Garapen Elkarteak (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatzen du eta 20 garapen agentziak hartzen dute parte, tartean Urola Kostako Udal Elkarteak. Proiektuaren %50 Europako Gizarte Funtsak (EGIF) finantzatzen du eta beste %50 garapen agentzia bakoitzak (gure kasuan Urola Kostako Udal Elkarteak).

 

1