Berriak
Atzealdea

Bateratzen ekimenaren jardunaldia azaroaren 21ean

Ekimenaren helburua da pertsonak enpresaren estrategiarekin lerrokatzena, pertsona konprometituak ezinbestekoak direlako enpresa konpetitiboa izateko.

2017·11·08


Langileak eta enpresa-estrategia lerrokatzeko bidean, azken urteotan jakintza-alor anitzeko talde batek (psikologia, humanitate eta gizarte zientziak, ingenieritza eta enpresagintzako fakultateetako pertsonez osatutako talde batek) erronka horri aurre egiteko tresnak landu eta garatu ditu.

Lanketa horretan Bateratzen ekimenaren datu basea osatzen 519 erakundek (72.000 pertsona inkestaturik) parte hartu dute eta horien ekarpenari esker landu dira aipatutako tresna eta baliabideak.

Bateratzen ekimenak jardunaldia egingo du azaroaren 21ean, pertsonak enpresaren estrategiarekin lerrokatzeko bidean metatutako ezagutza eta praktika egokiak aurkeztu eta ezagutzera emateko. Jardunaldi horretan, besteak beste, Zarauzko Electrotaz (Electro Talleres Zarautz) enpresak bere esperientzia praktikoa aurkeztuko du.

Bateratzen Urola Kostan

Urola Kostako Udal Elkartea Bateratzen ekimenean parte hartzen ari da. Bateratzen programa askoren artean garatutako ekimena da, unibertsitateak, enpresa elkarteak, garapen agentziak eta aholkularitza etxeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza eta babesarekin.

Urola Kostan Bateratzen ekimenarekin 2015ean hasi ginen. Ordudanik, guztira 17 enpresek parte hartu dute eta 432 pertsonen erantzun-inkestak jaso ditugu (egoeraren diagnostikorako). Enpresa horietan guztietan diagnostikoa egin dugu, hau da, aztertu dugu langileek nola bizi duten enpresaren errealitatea. Horietako enpresa batek (Electrotaz, Electro Talleres Zarautz) azaroaren 21eko jardunaldian bere esperientzia aurkeztuko du.

Jardunaldia, azaroak 21

PERTSONA KONPROMETITUAK ETA ENPRESA KONPETITIBOAK

Dokumentuak deskargatu

Jardunaldia azaroak 21 [pdf]

Egitaraua, izen-ematea...

“Pertsonak enpresaren estrategiarekin lerrokatzeko erronka: Bateratzen.”

  • Izen-ematea: Doan, plazak amaitu arte. Plaza mugatuak. Izen-ematea online: labur.eus/bj17
  • Eguna eta ordua: azaroak 21, 9:00
  • Lekua: Mondragon Unibertsitatea / Orona Ideo Fundazioa. Jauregi Bailara, z/g, 20120 Hernani, Gipuzkoa.