Agenda
Atzealdea

Berrikuntza tresnak lantzeko ikastaroa eta bonoa, kontrataziorako diru-laguntza lortzeko aukerarekin.

215 orduko ikastaroa.
23 API 22 EKA

Urola Kostako Udal Elkarteak prestakuntza programa jarri du martxan bigarren aldiz, langabeak kontratatzeko diru-laguntzarekin lotura duena. Prestakuntza-programa egiten duten pertsonek bono bat eskuratzeko aukera izango dute eta pertsona hori kontratatzen duen enpresak langabeak kontratatzeko diru-laguntza eskuratzeko aukera izango du.

Prestakuntza-programa

Ikastaroan landuko dira enpresa eta organizazioetan berrikuntza lantzeko beharrezko diren konpetentzia eta trebetasunak. Ikastaroak orotara 215 orduko iraupena du eta apirilaren 23an hasi eta ekainaren 22an amaituko da.

Berrikuntzan ikastaro aurreratua

Gaur egun enpresetako hautaketa prozesuetan gero eta gehiago baloratzen da berrikuntzarako ezinbestekoak diren konpetentzia, jarrera eta ezagutza zehatzak edukitzea, ohiko esperientzia eta prestakuntzaz gain, hala nola: erabaki azkarrak ematea, enpatia, ikaskuntza kolaboratiboa, sare sozialak, hizkuntza digitala ulertzea, proiektuen kudeaketa, sarean lan egiten jakitea, bilerak digitalki egitea... Konpetentzia, tresna eta ezagupen horiek bereizten dute talentua gaur egun. Ikastaro honetan konpetentzia eta ezagupen horiek landuko ditugu.

Noiz eta non

  • Iraupena: 215 ordu
  • Egutegia: apirilaren 23tik ekainaren 22ra, astelehenetik ostiralera
  • Ordutegia: 9:00-14:00
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Abendaño industrialdea, Zarautz)