Berriak
Atzealdea

Berrikuntza tresnak lantzeko ikastaroa eta bonoa, kontrataziorako diru-laguntza lortzeko aukerarekin.

215 orduko ikastaroa, maiatzaren 2tik ekainaren 22ra. Landuko dira edozein enpresatan berrikuntza lantzeko beharrezko diren konpetentzia, ezagupen eta tresnak.

2018·04·09


Urola Kostako Udal Elkarteak prestakuntza programa jarri du martxan bigarren aldiz, langabeak kontratatzeko diru-laguntzarekin lotura duena. Prestakuntza-programa egiten duten pertsonek bono bat eskuratzeko aukera izango dute eta pertsona hori kontratatzen duen enpresak langabeak kontratatzeko diru-laguntza eskuratzeko aukera izango du.

Prestakuntza-programa

Ikastaroan landuko dira enpresa eta organizazioetan berrikuntza lantzeko beharrezko diren konpetentzia eta trebetasunak. Ikastaroak orotara 215 orduko iraupena du eta maiatzaren 2an hasi eta ekainaren 22an amaituko da.

Berrikuntzan ikastaro aurreratua

Gaur egun enpresetako hautaketa prozesuetan gero eta gehiago baloratzen da berrikuntzarako ezinbestekoak diren konpetentzia, jarrera eta ezagutza zehatzak edukitzea, ohiko esperientzia eta prestakuntzaz gain, hala nola: erabaki azkarrak ematea, enpatia, ikaskuntza kolaboratiboa, sare sozialak, hizkuntza digitala ulertzea, proiektuen kudeaketa, sarean lan egiten jakitea, bilerak digitalki egitea... Konpetentzia, tresna eta ezagupen horiek bereizten dute talentua gaur egun. Ikastaro honetan konpetentzia eta ezagupen horiek landuko ditugu.

6 modulu nagusi ditu ikastaroak:

  1. Eraldaketa digitala-IKT 2.0
  2. Zaintza teknologikoa
  3. Marka pertsonala
  4. Proiektuen eta denboraren kudeaketa
  5. Kudeaketa aurreratua
  6. Sormena eta ideiak kudeatzeko tresnak

Noiz eta non

  • Iraupena: 215 ordu
  • Egutegia: apirilaren 23tik ekainaren 22ra, astelehenetik ostiralera
  • Ordutegia: 9:00-14:00
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Abendaño industrialdea, Zarautz)

Baldintzak

  • Goi mailako ikasketak edukitzea edo goi mailako Lanbide Heziketako titulua izatea
  • Eskualdean erroldatua egotea (Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia) 
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan alta egoeran egotea eta langabezia egoeran egotea
  • Internet eta programa informatikoen ezagutza nahikoak izatea

Informazioa eta izen-ematea

Izena emateko eskabidea aurkeztu behar da Urola Kostako Udal Elkartean edo emailez bidali ondoko helbidera: harrera@urolakosta.eus 

Eskabidearekin batera dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

  • NAN fotokopia
  • Ikasketa titulua
  • Errolda-agiria
  • Lan-bizitza (Gizarte Segurantza)
  • Curriculum Vitaea

Eskabidea egiteko eredua hemen eskura dezakezu.

Izena emateko epea amaituko da apirilaren 27an.

Informazio gehiago: 

  • Urola Kostako Udal Elkartea 
  • Olaia Sainz (teknikaria) 
  • Tel. 943 890808
  • harrera@urolakosta.eus