Agenda
Atzealdea

Bigarren Ekiten topaketa: nola ezagutu hobeto bezeroak?

Eskualdeko ekintzaile eta enpresarientzat da topaketa. Udal Elkartearen egoitzan egingo da.
15 MAI

Eskualdeko ekintzaile eta enpresariak elkartzeko gunea dira Ekiten topaketak, lan giro egoki bat sortu eta ekintzaile eta enpresariei benetan interesatzen zaizkizuen gaiak partekatu eta horiei buruz hitz egiteko eta elkarrekin ekimen berriak garatzeko. Topaketa hauek “Ekiten, ekintzaile eta enpresarien ekosistema” proiektuaren barruan antolatu ditugu.

Hiru topaketa antolatu ditugu. Lehendabizikoa apirilaren 24an egin genuen eta bertan, ekintzaile eta enpresarien behar eta erronkei buruz hitz egin genuen. Edozein negoziorentzat segmentazio on bat egitea zeinen garrantzitsua den aztertu genuen, bezero potentzialen behar eta portaerak ondo ezagutzea ezinbestekoa delako.

Bigarren topaketa, maiatzaren 15ean

Bigarren topaketa maiatzaren 15ean izango da, 12:30etik 16:00etara, Udal Elkartearen egoitzan.

Gure bezeroak hobeto nola ezagutu landuko dugu, galdera hauei erantzunez:

  • Nola zehaztu zein segmentutara zuzendu?
  • Zer ezaugarri dituzte gure bezeroek?
  • Zer jokaera mota dute nik asebetetzen dudan beharraren inguruan?
  • Zer beste baliabide ditut inguruan nire bezeroari balio gehigarri bat emateko?

Hirugarren topaketa ekainaren 5ean izango da, Udal Elkartearen egoitzan. Topaketa hauek Olaia Agirrek dinamizatzen ditu (OAZ COACHING aholkularitza-etxea).