Agenda
Atzealdea

Ekiten topaketa: Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako ekintzaileentzat

Elkar ezagutzeko, beharrak identifikatzeko eta elkarrekin irtenbideak aurkitzeko gunea.
24 API

"Ekiten, Ekintzaile eta Enpresarien Ekosistema" egitasmoaren bidez, ekintzaile eta enpresarien lana azaleratu eta ezagutzera eman nahi dugu, beren arteko harremana sustatu nahi dugu eta laguntza eta baliabideak eskaini nahi ditugu, izan ditzaketen beharrei erantzuteko. Horretarako, Ekiten Topaketak antolatu ditugu.

Ekiten topaketak

Eskualdeko ekintzaile eta enpresariei elkartzeko gunea eskaini nahi diegu, lan giro egoki bat sortuz, benetan interesatzen zaizkien gaiak partekatu eta horiei buruz hitz egiteko eta elkarrekin ekimen berriak garatzeko.

Hiru topaketa antolatu ditugu, elkar ezagutzeko, beharrak identifikatzeko, elkarrekin irtenbideak aurkitu eta baliabideak zuen beharretara jartzeko.

Topaketak apirilaren 24an, maiatzaren 15ean eta ekainaren 5ean izango dira, Udal Elkartearen egoitzan (Zarautzen). Topaketa horiek Olaia Agirrek dinamizatuko ditu (OAZ COACHING aholkularitza-etxea).

Lehendabiziko topaketa apirilaren 24an izango da:

  • Eguna: apirilak 24
  • Ordua: 12:30etik 16:00etara
  • Lekua: Urola Kosta Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Apirilaren 24ko topaketan galdera hauei erantzungo diegu elkarrekin

  • Zer egiten ari gara oso ondo gure negozio-enpresetan? Zein irtenbide, ezagutza eremu, gaitasun ditugu?
  • Zein aukera ikusten dugu eskura eta zein urrunxeago?
  • Zein zailtasun aurkitzen ditugu eguneroko jardunean? Zein erronka ditugu aurrez aurre?
  • Nola saiatzen gara horiek gainditzen?
  • Eta, Ekiten ekosistema behar horiei erantzuteko baliabide egokia balitz? Eta Ekiten ekosistemak aukera horiek modu konpetitiboago batean aprobetxatzeko aukera emango baligu?