Berriak
Atzealdea

Etorkizuneko lanpostu, profil eta konpetentziei buruzko jardunaldia egingo da ekainaren 3an

Bereziki langabeei eta, oro har, herritarrei zuzenduriko saioa izango da

2021·05·31


ETORKIZUNEKO ERRONKAK; AUKERAK ETA JOERA BERRIAK” izeneko ekimenaren baitako bigarren jardunaldia egingo da datorren ostegunean. Joan den ostegunean egin zen lehendabiziko saioa eskualdeko enpresa eta ekintzaileekin.

Bigarren jardunaldia, berriz, bereziki langabeei eta, oro har, herritarrei zuzenduriko saioa izango da. Izan ere, arreta berezia jarriko da etorkizuneko lanpostu-profil eta konpetentzietan.

Lan-saioa ekainaren 3an egingo da; goizez, 10:00etatik 11:30era, online. Hauek dira jorratuko diren  gaiak:  

  1. Covid-19aren ondorengo testuinguru berriaren aurkezpena.
  2. Profil profesionalen potentzialtasuna eskualdean. 
  3. Future Lan erreminta (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua).
  4. Agenda 2030eko Garapen Jasangarriko Helburuak sektore pribatuan

 Bigarren jardunaldian hauek izango dira hizlariak:

  • Lourdes Salsamendi, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria
  • Clara Izurieta eta Nerea Zaldua, IKEI Research & Consultancy

Eskura dago bigarrengo jardunaldiaren egitaraua 

Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:

Urola Kostako Udal Elkartea, Garapen Agentzia (Raquel Calvo, Idoia Etxarri)

  • Tel. 943890808
  • enpresa@urolakosta.eus

Proiektu hau kokatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Gipuzkoako ehun sozioekonomikoa eskualdeko ikuspegiaren ekarpenaren bidez suspertzeko programa » baitan (2020ko deialdia, GAO, 2020-06-29, 121 zk).