Berriak
Atzealdea

Soldadura ikasketak 2019-20 ikasturtean. Oinarrizko Lanbide Heziketa

Zumaiako Soldadura Zentroan hurrengo ikasturtean Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasteko izen-ematea ekainaren hasieran hasiko da.

2019·05·17


Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan soldadura, fabrikazio eta muntaketako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikas dezakete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteek. Ikasketa praktikoak dira, soldadurako lanbidearen oinarrizko ezagupenak eskuratzeko.

Oinarrizko Lanbide Heziketa: soldadura, fabrikazioa eta muntaketa

Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

  • Helburua: batetik, ikasketa praktikoaren bidez, soldadura, fabrikazio eta muntaketaren oinarrizko ezagutzen jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.
  • Bi ikasturte: Bigarren ikasturtean praktikak egiten dira eskualdeko lantegietan.
  • Egutegia eta ordutegia: irailetik ekainera. Goizeko ordutegia.
  • Aurre izen-ematea: Ekainaren hasieran, 2 astez, Soldadura Zentroan.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin antolatutakoa.
  • Argibideak eta izen-ematea: Urola Kostako Udal Elkartea, Soldadura Zentroa, Tel. 943862576, soldadurazentroa@urolakosta.eus

Praktikak lantegietan eta udalentzat

Bigarren ikasturtean ikasleek praktikak egiten dituzte bailarako lantegietan edo bailarako udalentzat. Amaitzear dugun ikasturte honetan adibidez, lan hauek egin dituzte:

  • 10 ikasle praktikak egiten ari dira ondorengo lantegietan: Ondozabal Group, Mendiaraiz S.L., eta ZUE galdaragintza enpresan.
  • Udal Elkarteko Ingurumen Sailarentzat hondakinak biltzeko garbiguneko edukiontzi handi bat egin dute ikasturtean zehar. Fabrikazio prozesu osoa ezagutu dute, materiala eskatu, lana planifikatu, edukiontzia egin, bukaerako kalitatea...
  • Zumaiena ikastetxerako bizikletak, skate-ak eta mikropatinak uzteko altzairuzko euskarriak egin dituzte.
  • Orioko Udalarentzat altzairu herdoilgaitzeko bizikletak uztekoak egiten ari dira.

Hezkuntza arautua

Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako programa hau Lanbide Heziketako sisteman sartuta dago, hezkuntza arautua da eta Urola Kosta Udal Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin antolatuta dago.