Agenda
Atzealdea

Hazilan programaren 5. edizioa: informazio-saioa

Eskualdeko gazte langabeentzako programa da, konpetentziak landu eta enpresetan praktikak egiteko. Izen-ematea urtarrilaren 11tik 26ra.
19 URT

Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN PROIEKTUAren bosgarren edizioa jarri du martxan. Orain arte egin ditugun 4 edizioetan 62 pertsonek hartu dute parte eta gaitasun sozioprofesionalak landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte enpresetan (praktikak, prestakuntza lanpostuan, proiektuak...). Parte hartu dutenen %50 prozesuan zehar edo amaitu eta 6 hilabeteko epean laneratu da.

Oraingo hau bosgarren edizioa da eta 2018ko otsailean hasi eta uztailean amaituko da. 

Programak bi fase edo atal izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea, zeharkako konpetentziak lantzeko eta, ondoren, KOKATU edo LANEKIN fasea, enpresetan praktikak egiteko.

Izen-ematea eta informazio-saioa: izena emateko epea izango da urtarrilaren 11tik 26ra.

Informazio-saioa egingo dugu, interesa dutenei programaren xehetasunak azaltzeko:

  • Eguna: urtarrilak 19
  • Ordua: 11:00-12:00
  • Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea, Zarautz)