Agenda
Atzealdea

Informazio-saioa, Lanbideren diru-laguntzak ekintzaileentzat

Laguntzak dira enpresa ideia lantzeko edo enpresa martxan jartzeko
7 OTS

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Bi diru-laguntza mota daude:

  • Enpresa ideia aztertzeko diru-laguntzak
  • Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak

Informazio-saioa otsailaren 7an

Deialdiaren xehetasunak azaltzeko informazio saioa egingo dugu:

  • Eguna: otsailak 7
  • Ordua: 10:00etan euskaraz; 11:00etan gaztelaniaz
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)