Agenda
Atzealdea

Jardunaldia autonomo eta ekintzaileentzat: autonomoen Gizarte Segurantzako erregimen berezia, lege aldaketak

Autonomoen erregimenaren azalpen eta argibide orokorrez gain, indarrean sartu berri den 6/2017 Legearen inguruko azalpenak emango dira
18 API

Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du eskualdeko autonomoentzat eta ekintzaileentzat, autonomoen erregimen bereziari buruzko azalpenak eman eta indarrean sartu berria den 6/2017 Legeak dakartzan berrikuntzen berri emateko. Hona hemen jardunaldiaren xehetasunak:

Izenburua: Autonomoen Gizarte Segurantzako erregimen berezia, lege aldaketak

Eguna: 2018-4-18

Ordua: 9:30 (iraupena 2 ordu)

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Hizlaria: Marisa Trueba (Bultz-Lan Consulting)

Izen-ematea: Aurrez izena eman behar da, telefonoz deituta edo mezua bidalita:

  • Tel. 943890808
  • enpresasustapena@urolakosta.eus