Berriak
Atzealdea

Jardunaldia enpresentzat, Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Udal Elkarteak enpresentzat 2018an bideratuko dituzten programa eta laguntzen berri emateko

Martxoaren 23an izango da, 9:15ean hasita, Udal Elkartearen egoitzan.

2018·03·13


Urola Kostako Udal Elkarteak informazio jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresentzat). Bertan honakoei buruzko informazioa eskainiko dugu:

  • Urola Kostako Udal Elkarteak enpresentzat 2018an bideratuko dituen programak eta emango dituen laguntzak
  • Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzak enpresentzat.
  • Enpresek bonifikatutako prestakuntzaren bidez beren langileak prestatzeko dituzten aukerak.

Jardunaldia noiz eta non:

Eguna: martxoak 23

Ordua: 09:15 (iraupena 1,5 ordu)

Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).
 

Aurrez izena eman behar da, mezua bidali edo telefonoz deituta: 

  • Enpresentzako Zerbitzuak
  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943 89 08 08