Berriak
Atzealdea

Eskualdeko enpresei bideratuta, ICEX Next ETEak nazioartekotzeko laguntza-programari buruzko jardunaldia

Martxoaren 26an izango da informazio-saioa, online.

2021·03·15


Ekonomiaren susperraldiari eusteko, ezinbestekoa da kalitatezko enplegua eta enpresen lehiakortasuna sendotzea. Enpresa-ehun lehiakor eta dibertsifikatua lortzeko, berrikuntza, lankidetza eta nazioartekotzea dira lerro-estrategiko nagusienak.

Hala, ICEX España Esportazio eta Inbertsio entitate publikoak kudeatzen duen  ICEX Next Programa eskualdeko enpresei aurkezteko jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Martxoaren 26an izango da informazio-saioa, online.

INFORMAZIO JARDUNALDIA

  • Helburua: Eskualdeko enpresei aurkeztea  ICEX España Esportazio eta Inbertsio entitate publikoak kudeatzen duen  ICEX Next Programa.  ETEAk nazioartekotzeko dirulaguntza programa. 
  • Data: Martxoak 26 (ostirala)
  • Ordutegia: 09:30 – 10:30

Argibideak eta izen-ematea

Izena-ematea ondorengo galdetegia beteta bideratuko da. Izena emateko epea martxoaren 24an amaituko da.

 Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808

Ekimen  hau kokatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Gipuzkoako ehun sozioekonomikoa eskualdeko ikuspegiaren ekarpenaren bidez suspertzeko programaren" baitan garatutako "Urola Kostako agenda" egitasmoaren baitan (GAO 121, 2020.06.29)