Berriak
Atzealdea

TicketBAIri buruzko bi informazio saio eskainiko ditu Udal Elkarteak

Martxoaren 23an eta 26an izango dira saioak; online.

2021·03·15


TicketBAI (TBAI) Eusko Jaurlaritzaren eta EAEko hiru foru aldundien artean partekatutako proiektua da; funtsean, fakturazio-software bat. TBAi sistema indarrean sartzen denetik aurrera, jarduera ekonomikoren bat egiten duen pertsona fisiko nahiz juridikok fakturazio-softwarea erabili beharko dute.  Ekimenak zenbait betebehar legal eta tekniko ezartzea du helburu. 

Hala, Gipuzkoako Garapen Agentziek osatzen duten GARAPENekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Sailarekin elkarlanean TBAIri buruzko bi informazio saio eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak.

1. SAIOA:

  • Gaia: Zer da TicketBAIi? Nori eragiten dio?
  • Data eta ordutegia:  Martxoak 23 (asteartea); 14:00 – 15:00.
  • Norentzat? TicketBai erabiltzera derrigortuta dauden negozioentzat eta enpresentzat.

2.SAIOA:

  • Gaia: TicketBAI,softwarearen zehaztapen teknikoak eta funtzionalak
  • Data eta ordutegia:  Martxoak 26 (ostirala); 10:00 – 11:00.
  • Norentzat?  Programatzaileentzat eta garatzaileentzat.

Online izango dira bi saioak eta hizlariak Javier Irastorza Letamendia (Zerga Arloko Eraldaketa Teknologikoko Zerbitzuko burua) eta Mª del Coro Pereiro Zabala (Gipuzkoako Foru Ogasuneko Estrategia Teknologikoko zuzendariorde nagusia).

Izena-ematea ondorengo galdetegia beteta bideratuko da.

Argibideak eta informazio gehiago

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808