Berriak
Atzealdea

Orientazioa lan bila dabiltzan pertsonentzat eta beren enpresa sortu nahi dutenentzat

Urola Kostako Udal Elkartea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zentro kolaboratzailea da

2018·04·17


Urola Kostako Udal Elkarteak laneko eta autoenpleguko orientazio zerbitzua eskaintzen jarraituko du (orientazioa eta laguntza banan-banan nahiz taldeka), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta  Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren finantzaketarekin.

Zerbitzu horren helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea, lana dutenei hobetzen laguntzea eta enpresa bat sortzeko asmoa dutenei laguntza eta aholkularitza ematea, banan-banan nahiz taldeka.

Lana bilatzeko orientazioa

Lan bila dabilen bailarako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) edozein herritarrek erabil dezake Orientazio Zerbitzua.

Lan bila dabilen pertsonari edo lana hobetu nahi duenari laguntza pertsonalizatua emango zaio. Bere profilaren arabera, lana bilatzeko prozesua eta urratsak antolatzen laguntzen zaio, lana era planifikatuan bilatzeko. Honako zerbitzuak daude eskura:

  • Banakako arreta eta laguntza enplegua lortzeko ibilbide pertsonalizatuan
  • Enpleguari buruzko informazio eta aholkularitza
  • Curriculum pertsonalizatua egiteko aholkularitza eta informazioa
  • Enplegua modu aktiboan bilatzeko teknikak erabiltzeko
  • Lanbideko eskaera/datuak eguneratzeko zerbitzua

Informazio gehiago jasotzeko edo hitzordua hartzeko:

Taldeko ikastaroak

Hilero ikastaroak eta taldeko saioak antolatu eta eskainiko ditugu, lana bilatzearekin edota hobetzearekin zerikusia duten gaiak eta trebetasunak lantzeko. Ikastaroak doakoak dira eta 3 orduko iraupena dute. Apirila eta maiatzean ikastaro hauek egingo ditugu:

CURRICULUMA HODEIAN: Plataforma berriak nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko duzu.

  • Data: apirilak 27 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

LAN ELKARRIZKETA: Lan-elkarrizketa entrenatuko duzu

  • Data: maiatzak 11 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara

ALDI BATERAKO LANERAKO ENPRESETAN IZENA EMAN (ABLE): Aldi baterako lanerako enpresei buruzko informazioa landuko duzu eta webguneetan izena emateko garaian kontuan hartu beharreko hainbat irizpide aztertu eta landuko dituzu

  • Data: maiatzak 25 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

Autoenplegurako orientazioa (enpresa bat sortzeko laguntza)

Enpresa bat sortzeko ideia buruan darabilten pertsonei laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen zaie, enpresa ideia aztertu eta martxan jartzeko. Zerbitzu horretara datorren pertsonak bere enpresa edo negozio ideia aztertu eta enpresa-plana egiteko tresna eta ezagupenak jasoko ditu (banan-banan edo eta taldean).

Informazio gehiago jasotzeko edo hitzordua hartzeko:

  • Enpresa Sustapeneko Zerbitzua
  • Tel. 943890808
  • enpresasustapena@urolakosta.eus

Babesleak

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatutako zerbitzua, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan eta Gazteen Enpleguaren 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan. «Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du»