Berriak
Atzealdea

Ostiral teknologikoak: ekintzaile, autonomo eta mikroenpresentzako ikt konponbideak

Apirila eta maiatzean izango dira saioak. Helburua da teknologia berriak txertatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea.

2018·03·06


SPRIren eskutik, Urola Kostako Udal Elkarteak OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK izeneko egitasmoa antolatu du. Helburua da eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiek teknologia berriak euren negozioetan txertatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea.

Ekimen hau kokatzen da SPRIren “Ekintzaile, Autonomo eta mikroenpresentzat ezarritako IKT konponbideak - Inplantalariak” zerbitzuaren barnean.

Egitasmo honetan, aholkularitza eskainiko da taldeko tailerretan parte hartzeko edo norbere enpresan irtenbide teknologiko zehatzak ezartzeko.

Noiz  eta non

Saioak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz), ostiraletan, 9:15ean hasita.

Egitaraua

Apirila

  • 2018/04/13 Zibersegurtasuna – 4 ordu
  • 2018/04/20 Fakturazio elektronikoa – 4 ordu
  • 2018/04/27 Gailu mugikorrak – 2’5 ordu

Maiatza

  • 2018/05/04 Sustatze aktiboa – 4 ordu
  • 2018/05/11 Interneten presentzia – 4 ordu
  • 2018/05/18 Barne efizientzia eta lainoan lan egin – 4 ordu
  • *Bakarkako aholkularitza: aurre-diagnostiko bat egin ostean, parte hartzaileak lantokian bertan aholkulari baten bisita izango du, teknologia berrien aukeren artean euren enpresarentzat interesgarriena dena inplementatzeko.

Informazio gehiago jasotzeko, sakatu hemen.