Berriak
Atzealdea

"45+Indartzen" programa: informazio saioa egingo da apirilaren 14an

45 urtetik gorako herritarrak lan-munduan txertatzeko 40 orduko prestakuntza-programa da. Zabalik dago izen-ematea apirilaren 21a bitartean.

2021·04·12


Laster ekingo zaio “45+Indartzen” ekimenaren 4. edizioari.  Funtsean, 45 urtetik gorako herritarrak lan-munduan txertatzeko 40 orduko prestakuntza-programa da. Zabalik dago izen-ematea apirilaren 21a bitartean.

Informazio saioa eta izen-ematea

Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan. Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitza elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.

Aurretik, Urola Kostako Udal Elkarteak informazio saioa antolatu du: bilera apirilaren 14an izango da, asteazkenean, goizeko 11:00etan. Bertan azalduko dira egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak.

  • Eguna eta ordua: apirilak 14, asteazkena, 11:00etan
  • Non: on line izango da; Gotomeeting plataformaren bidez.
  • Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.

Programaren xehetasunak

Esan bezala, 40 orduko prestakuntza prozesua izango da; 4 orduko 10 saiotan banatua. Ikastaroak bi aste iraungo du; hain zuzen ere, maiatzaren 3tik 14ra. Saio guztiak goizez izango dira; 09:30etik 13:30era, Udal Elkartearen egoitzan. Taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek 3 bakarkako saio jasoko dituzte.

Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:

Urola kostako Udal Elkartea, Garapen Agentzia

Enplegu eta Lan-orientazio Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)

  • Tel. 943890808
  • lanpoltsa@urolakosta.eus