Berriak
Atzealdea

Dirulaguntza turismo zerbitzuen sektoreko autonomo eta enpresa txikientzat

Eskaerak ebazterakoan, kontuan hartuko da eskaeren jasotze hurrenkera, eta horren arabera banatuko dira funtsak

2020·04·14


Laguntzaren Objektua:

Programaren objektua da koronabirusak sortutako eta turismo zerbitzuen salmentan jasanarazi ezin diren gastuak estaltzea.

Guztira, deialdiaren laguntzen zenbatekoa 100.000 eurokoa da.


Entitate onuradunak

Jarduera Gipuzkoan garatzen duten autonomoek eta egoitza soziala Gipuzkoan duten enpresa txikiek, 10 langile baino gutxiagokoek, baldin eta bere jarduera nagusia hauetakoren bat bada: 

  • turismoaren agentzia hartzaileak
  • gida turistikoak
  • turismo aktiboko enpresak

Gutxienez 6 hilabeteko antzinatasuna aipatutako jardueretan


Diruz lagundu daitezkeen gastuak

  • Enpresaren egitura eta zirkulatzaile gastuak, Covid-19 koronabirusak sortutako alarma egoera dela eta, enpresaren xede diren turismo zerbitzuen salmentan jasanarazi ezin direnak.
  • Aintzat hartuko dira soilik dirulaguntzaren xede den jarduerekin zalantzarik gabe identifikatu daitezkeen gastuak.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastuak urtarrilaren 1etik alarma-egoera amaitu eta hilabete geroago artekoak izango dira.

Portzentajea eta gehieneko zenbatekoa

  • Onartutako  gastuen (BEZik gabe) %80. 
  • Gehienez ere:
  • 2.000 euro,  enpresa bakoitzeko, autonomoa bada eta bere kargura langilerik ez badu;
  • 3.500 euro, enpresak 2 edo 3 langile baditu;
  • 5.000 euro, enpresak 4 langile edo gehiago baditu.

Eskaerak egiteko epea: 2020.04.15 -2020.07.01

** Eskaerak ebazterakoan, kontuan hartuko da eskaeren jasotze hurrenkera, eta horren arabera banatuko dira funtsak

Eskaerak aurkezteko modua:  

Bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez, dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskabidea betez.


Informazio gehiago:

DIRU-LAGUNTZAREN OINARRIAK