Berriak
Atzealdea

2021ean ere, abian da OLATURA-UP! ekimena

Eskualdeko negozioak ezagutarazi eta bertako kontsumoa sustatzeko programa da

2021·05·19


Aurreko edizioetako arrakasta ikusita, abian da OLATURA-UP! egitasmoaren 2021eko edizioa. Eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikien negozioak ezagutarazi, eta bertako kontsumoa sustatzeko programa da. Ekainean zehar garatuko da ekimena; bereziki, ekintzaile eta negozio txikiei  bideratuta.

Ekimenaren helburua da eskualdeko ekintzaile eta negozio txikien jarduna ikusaraztea. Covid-19 birusak sortutako testuinguru berri honetan, ezinbestekoa da ekintzaile nahiz enpresari txikiek jauzi digitala egitea. Horregatik, “Google My Business” fitxa erreminta oso aproposa da; bai ohiko  bezeroarengana hurbiltzeko; baita bezero berriek erraz aurkitzeko ere. Azken finean, eskualdeko negozioen ikusgaitasunaren bitartez,  eskualdeko kontsumoa bultzatu nahi da. 

Ekimena

Ekimenak 2 atal ditu eta parte hartzaileek bietan parte hartzeko aukera dute. Lehendabizi, euren negozioaren Google My Business fitxa sortu beharko dute. Horretarako, berariaz prestatu dira bideotutorial labur bezain ulerterrazak, zuzeneko webinar saioekin batera. Ondoren, behin fitxa osatutakoan, eskualdeko mapan agertzeko izen-emate orri bat bete beharko da.

1.- Sortu edo/eta hobetu zure Google My Business fitxa:

Google My Business erreminta oinarri hartuta, negozio bakoitzaren fitxa sortu, osatu edota eguneratzeko beharrezko laguntza jasoko dute partehartzaileek. Alde batetik, 2 bideotutorial labur eta erraz prestatu dira.

  • Google My Business fitxa sortu edota osatzeko bideotutorialak

1. atala
2. atala

  • 2 webinar (on-line, 10:00etatik 12:00etara)
    • 2021/6/1 (euskaraz) Google My Business I: Aurki zaitzatela Google My Business fitxa sortuz eta erabiliz
    •  2021/6/8 (gazteleraz) Google My Business II: Atera etekina zure Google My Business fitxari. Osatu eta hobetu.
  • Webinarrean parte hartzeko, izen-emate orria.

2.- OLATURA-UP!: eskualdeko negozioen mapa

Eskualdeko negozioek Google My Business fitxa osatzerakoan, aukera dute beren fitxa eskualdeko negozioen mapan txertatzeko, bere ikusgarritasuna areagotzeko.

Eskuragarri dago mapa, Urola Kostako Udal Elkartearen Garapen Agentziako atarian. Orotara, eskualdeko 120 negozio inguru daude ikusgai mapan eta, dagoeneko, 6.000 bisita baino gehiago izan ditu.

Proiektuak izandako harrera ona ikusita eta gertuko eta bertako kontsumo lokala bultzatzeko helburuarekin, jarraipena emango zaio ekimenari. Asmoa da eskualdeko negozioen sarea handitu ahala, etengabe mapa osatzen joatea.

Eskualdeko mapan sartzeko, izen-emate orria

  • Eskurarri dago ekimenaren PROGRAMA; izena emateko aukera guztiekin 

Argibideak eta izen-ematea:

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)

  • Tel. 943 89 08 08
  • enpresasustapena@urolakosta.eus
  • jpino@urolakosta.eus 

.