Web edukia bistaratu

Aniztasunaren kudeaketa

Zer da "Aniztasunaren Kudeaketa Urola Kostan" programa?

Azken urteotan testuinguru ekonomiko eta sozialean izan diren aldaketen eraginez, inoiz baino aniztasun handiagoa dago enpresetan. Jatorri, ezagutza eta motibazio desberdinetako pertsonakbiltzen dira gaur egungo enpresetan; ondorioz, kudeaketa-mekanismo tradizionalak jadanik ez dira eraginkorrak. Eta, aldi berean, desberdintasun horiek aukera berriak sortzen dizkiete erakundeei eraginkorragoak eta berritzaileagoak izateko. “Aniztasunaren Kudeaketa Urola Kostan” egitasmoaren bidez, erronka horiei aurre egiten, aniztasunaren onura potentzialak aprobetxatzen eta izan ditzakeen ondorio negatiboak minimizatzen lagundu nahi zaie Urola Kostako eskualdeko enpresei.  

 

 

 

Kudeaketa egokirako erremintak

Besteak beste, “Aniztasunaren Kudeaketa Urola Kostan” ekimenaren lehen edizioak hainbat erraminta eman ditu fruitutzat.

Gida orokorra, enpresentzat lagungarri aniztasuna kudeatu eta aplikatzeko.

Diagnostiko tresna, lantaldeen barne-egoera baloratzeko.

Plan ereduak: ekintza-plana definitu eta ezartzeko jarraibide gisa.

                           

 

Lehen edizioko enpresa parte-hartzaileak

GUREAK desgaitasunen bat duten pertsonentzako –lehentasunez, adimen-desgaitasunen bat duten gipuzkoarrentzako– lan-aukera egonkorrak eta egokituak sortzen eta kudeatzen dituen euskal enpresa-taldea da.  

Ondozabal Group ingeniaritza eta industria-mekanikaren arloko enpresa-talde bat da. Talleres Ondozabal, SA talde horretako enpresetako bat da. Aia-Orion (Gipuzkoa) dago kokatuta, eta serie labur-ertainak mekanizatzen ditu.

ZUE SL 1987an sortutako galdaragintza-enpresa bat da, sektorean 31 urteko esperientzia duena. Galdaragintza ertain eta astunaren arloan jarduten du Zumaian (Gipuzkoa) duen instalazioan. Lan hori egiteko, puntako teknologia eta goi-prestakuntzako lan-taldea ditu.

 

Zumaiena Zumaian kokatutako ikastetxe kontzertatu bat da. Langileek eta familiek bultzaturiko hezkuntza-proiektua du, Zumaian errotua, beste hainbat profesional eta erakunderekin elkarlanean. Kalitatezko hezkuntza eskaintzen du, euskalduna, euskal kulturan oinarritua, aniztasuna zaintzen duena, integratzailea eta ez-diskriminatzailea, beste kulturetara eta familia-mota orotara irekia eta ingurumenaren ikuspegitik iraunkorra, 0 eta 18 urte arteko ikasleentzat.

 

Argibideak eta izen-ematea

Argibideak jasotzeko edo izena emateko, jarri gurekin harremanetan.

Urola Kostako Udal Elkartea

  • Idoia Etxarri, prospekzio teknikaria
  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus
  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.