Hazinnova
Hazinnova proiektua
Eusko Jaurlaritzak, Innobasquek eta garapen agentziek elkarlanean (gure eskualdearen kasuan, Urola Kostako Udal Elkarteak) HAZINNOVA zerbitzua jarri dute martxan, ETE-etan hobekuntzak dakartzaten mikro-proiektuak gauzatzeko.
Doako aholkularitza eta laguntza zerbitzua da HAZINNOVA; lana antolatzeko modu berriak edo enpresetako produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzeko.
Tokiko Garapen Agentziek, Klusterrek, Merkataritza-Ganberek eta Enpresa Elkarteek 40 eragile baino gehiagoko sarea osatu dute hobekuntza prozesuetan ETE—ei laguntza eskaintzeko.
- Proiektuari buruzko informazio esku-orria
- Informazio gehiago, hemen.
Helburuak
Zerbitzua %100ean diruz lagunduta dago eta irekita 2020ko uztailera arte; edo aurrekontua agortu arte. Prozesu osoan zehar laguntza emateko, Urola Kosta eskualdean Urola Kostako Udal Elkartea izango da ETE-en HAZINNOVA-eragilea.
50 orduko aholkularitza teknikoa eskaintzen da, hauetako arloren batean hobetzeko:
- Arlo ekonomiko-finantzarioa
- Ekoizpena
- Giza baliabideen kudeaketa
- Bezeroak
- Logistika
- Merkatu berriak
- Barne- prozesuak
- Markak eta diseinuen erregistroa
Enpresa onuradunak
Zerbitzua zuzenduta dago beren jarduna industria edota zerbitzuen sektoreetara bideratutako 6 eta 99 langile bitarteko enpresentzat.
Beti ere, aldez aurretik enpresa horiek ez badira azken 3 urteetan Innobideak-Kudeabide (kontrastea edota proiektu pilotua) edota Hazitek programen onuradun izan.
Argibideak eta izen-ematea
Argibideak jasotzeko jar zaitezte gure zerbitzu teknikoarekin harremanetan:
Enpresentzako Zerbitzuak
- Aintzane Ruesgas, enpresa teknikaria
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus
- Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.