Edukira joan

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Habiaratutako portletak
Web edukia

Prebentziorako dekalogoa

Segurtasunari eta laneko osasunari buruzko araubidea betetzea nahitaezkoa izateaz gain, Lan Arriskuen Prebentzioa egoki kudeatzearekin lortuko duzu zure enpresa lehiakorragoa izatea eta hobeto eta gusturago lan egitea.

Zure enpresan gutxienez pertsona bat kontratatuta baduzu, hona hemen Lan Arriskuen Prebentzioari buruz jakin behar dituzun 10 punturik garrantzitsuenak.

Eta, esku-orri hau irakurri ondoren informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Fitxategiak

Kontuan hartu behar dituzun 10 alderdi.
Web edukia bistaratu

Prebentzio-planen eskuliburua

Urola Kostako Udal Elkarteak Lan arriskuak prebenitzeko eskuliburua eta prebentzio planak idazteko argibide eta ereduak jasotzen dituen materiala prestatu du euskaraz.

10 langile bitarteko enpresentzat prestatutako materiala da, enpresariak prebentzioa bere gain hartzeko modalitateari dagokiona. Eskuliburuko material eta argibideak indarrean dagoen araubidearen argitara daude prestatuta.

Helburu garbia du material horrek, lan arriskuen prebentzioa zuzenean kudeatu nahi duen enpresariari (10 langile bitarteko enpresak) argibide zehatzak eta argiak ematea, bere prebentzio-plana idatzi eta molda dezan.

Bi atal ditu materialak.

  • Lehengo atalean eskuliburua dator: 7 kapitulu ditu eta lan arriskuak prebenitzearen inguruko informazio eta azalpen orokor nahiz zehatzak aurkituko dituzu.
  • Bigarren atalean, berriz, prebentzio-plana idazteko jarraibideak eta ereduak datoz.

Eskuliburua, argibideak eta ereduak Urola Kostako Udal Elkarteak landu ditu, lan arriskuen prebentzioaren arloan enpresa txikiekin lan egiten eskarmentu handia duen Escuela de la Conducta enpresarekin elkarlanean. Materialaren abiapuntua duela hainbat urte Barakaldoko Inguralde garapen agentziak urratu zuen egitasmoan oinarritzen da.

Eskuliburua, argibideak eta ereduak euskaratzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzaren diru-laguntza jaso du Urola Kostako Udal Elkarteak.

Fitxategiak

7 kapitulu, lan arriskuak prebenitzearen inguruko informazio eta azalpen orokor nahiz zehatzak: kontzeptuak, segurtasun baldintzak, ingurumen baldintzak, arriskuak kontrolatzeko sistemak, arriskuak prebenitzeko sistema kudeatzeko moduak, osasunaren zaintza eta lehen laguntzak.
Prebentzio-plana idazteko jarraibideak eta ereduak. Aurrena, argibideak (13 ataletan barrena) eta, ondoren, prebentzio-plana osatzen duten ereduak (orotara 27 dokumentu-eredu).
Web Form
Argibideak eta izen-ematea

Mikropreben programari buruzko argibideak nahi badituzu, bidali mezua eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (2016/679 EB Erregelamendua) ezarritakoaren arabera, adierazten dizugu formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugula soilik zure eskaria bideratzeko eta zurekin harremanetan jartzeko. Ikus datuak babesteari, zure eskubideei eta segurtasun ordezkariari buruzko informazioa eta datuak esteka honetan: http://www.urolakosta.eus/eu/datuen-babesa

Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA
Web edukia bistaratu

Mikropreben

Zer da Mikropreben programa?

Gutxienez pertsona bat kontratatua duen enpresak lan arriskuen prebentzioaren 31/1995 Legea bete behar du. Prebentzioa antolatzeko, ordea, aukera ezberdinak daude, enpresa-jarduera, tamaina eta dituen baliabideen arabera:

  • Prebentzioa enpresaburuak bere gain hartzea
  • Langileen artean pertsona bat edo gehiago izendatzea
  • Prebentzio zerbitzu bat kontratatzea
  • Prebentzio zerbitzu mankomunatu baten parte izatea

Urola Kostako Udal Elkarteak, Mikropreben programaren bitartez, mikroenpresen (10 langile arte) enpresaburuak prebentzioa kudeatu eta beregain hartzeko laguntza ematen du, kostu gehigarririk gabe. Programa honetan, batetik, prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskaintzen ditugu eta, bestetik, enpresa txikiei egokituta dokumentazioa garatzen laguntzen dugu, ulerterraza eta aplikagarria.

Programaren helburuak:

  • Laneko arriskuen prebentzioan oinarrizko ezagutzak eskaintzea eskualdeko enpresa txikiei
  • Prebentzio arloan lege eskakizunak betetzea erraztzea
  • Betebeharrak egikaritzeko tresna egokituak eskaintzea

Programan erabiltzen den dokumentazioa enpresa txikiei egokiturik dago, ulerterraza da eta oso aplikagarria. Euskaraz nahiz gaztelaniaz eskaintzen dugu.

2010ean egin genuen Mikropreben programaren lehen edizioa. Orduz geroztik, urtez-urte egonkortzen joan den ekimena izan da eta ibilbide emankorra bezain oparoa izan du. Orotara, aurreko 7 edizioetan, 44 enpresa eta 45 enpresa-ordezkarik hartu dute parte.

Faseak

Mikropreben programak fase ezberdinak ditu:

Programaren bitartez honakoa eskaintzen da:

  1. Prestakuntza teoriko-praktikoa 31/1995 legeak eskatzen duen laneko arriskuen prebentzioan oinarrizko funtzioak burutzeko gaitzen duena.
  2. Prestakuntza enpresan bertan, tutorizazioa, prebentzio planaren dokumentazioa lantzeko.
  3. Jarraipena: zalantzak argitzeko eta enpresen beharrak atzemateko.

 

8. edizioa (2019ko azaroa)

2019ko azaroan Mikropreben programaren 8. edizioa jarri dugu martxan. Azaroan zehar garatuko da programa. 

Parte hartzen duten enpresek, lehendabizi, prestakuntza teoriko eta praktikoa jasoko dute eta, ondoren, beren enpresako prebentzio plana landuko dute:

Prestakuntza teoriko eta praktikoa:

  • Egunak:
    • azaroak 11, 13, 18, 20, 25, 27
    • abenduak 2, 4, 9, 11
  • Ordutegia: 13:30etik 16:30era
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan  (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Izena emateko epea: epea amaituko da azaroaren 6an

Jasotako prestakuntzarekin enpresa arduradunak gai izango dira beren enpresetan prebentzioaren kudeaketa beregain hartzeko

 

Argibideak eta izen-ematea

Mikropreben programan parte hartu nahi baduzu edo argibideak nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan:

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresentzako Zerbitzuak

  • Rakel Calvo, enpresa teknikaria
  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus
  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.