Web edukia bistaratu

Urola Kosta Eskualde Sortzailea

Kultur eta sormen industriak

"Urola Kosta Eskualde Sortzailea" ekimena Europan kultura eta sormen industrien inguruan puri-purian dagoen gogoetaren ondorio da, izan ere, 2010eko Lehiakortasunari buruzko Europako Txostenaren arabera, sormen-industriena da berrikuntza-indar gehien duen sektoreetako bat. Kultura- eta sormen industriak (KSI) garrantzi berezia hartu du Europako estrategia globalaren barnean, bereziki honako arrazoi hauengatik:

  • beren dinamismoagatik eta enplegua sortzeko duen gaitasunagatik,
  • aniztasun kulturala sustatu eta lurralde-kohesioa bultzatzeko duen gaitasunagatik, eta
  • sormenak eragin positibo zuzen eta zeharkakoak dituelako berrikuntzan, eta beraz, baita sektore ekonomikoen multzoan ere.

Eusko Jaurlaritzak 2012an Kultura eta Industria Sortzaileari buruz kaleratutako txostenaren arabera, Kultura eta Industria Sortzaileak gero eta pisu gehiago du ekonomian. Esaterako, 2012. urteko datuen arabera,  Euskadin 14.859 enpresa daude alor horretan eta 71.607 enplegu biltzen ditu.

Gure ekimena: Urola Kosta Eskualde Sortzailea

Urola Kostako Udal Elkarteak 2017. urtean eskualdeko Kultura eta Sormenezko Industrien alorrak dituen potentzialitate, ahultasun eta beharren azterketa egin du, 2016. urteko "Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko programaren” eskutik garatutako "Urola Kosta, eskualde Sortzailea" egitasmoarekin.

2018 urtean zehar jarraipena eman nahi zaio 2017an egindako azterketa eta sentsibilizazio lanari, ekitera pasaz. Hau da, ekimen eta neurri konkretuen bidez erantzuna eman zaie azterketa sektorialak azaleratutako sektorearen ondorengo beharrei:

  • Sektoreari ikusgaitasuna emateko beharra
  • Sektorean sare bat eratzeko beharra
  • Sektorea profesionalizatzeko beharra

Helburu horiek lortzeko ondorengo ekimenak burutu dira:

ERAKUSLEIHO DIGITALA: Eskualdean Kultura eta Sormenezko Industrien arloan identifikatutako pertsona eta profesionalen erakusleiho digitala garatu da. Gainera, erakusleiho funtzioz gain lankidetza egitasmoen sorrera errazteko aukera eskaintzen du.

SEKTORE MAILAKO MAHAI IRAUNKORRAK: sektore mailako bi mahai eratu dira:

  • Mahai sektorial estrategikoa: Eskualdeko Kultura eta Sormenezko Industrien arloan lanean dabiltzan pertsona, enpresa, profesional eta gainerako eragileez osatutako mahaia, sektorea indartzen lagunduko duten estrategia eta ekimenak definitzeko eta bideratzeko.
  • Lankidetza mahaia: egitasmoak identifikatu, zehaztu eta garatzeko mahaia

Eskualdeko Kultura eta Sormenezko Industrien arloan lanean dabiltzan pertsona, enpresa, profesional eta gainerako eragileez osatutako mahaia, sektoreko eragileen artean gartzekolankidetza egitasmoak identifikatu, zehaztu eta garatzeko.

INFORMAZIO ETA AHOLKULARITZA: Alor honetan, enpresei honako gaietan laguntza eman zaie banakako saioen bitartez:

  • Diru-laguntzei buruzko informazioa
  • Jarduera abian jartzeko prozesuan aholkularitza eta laguntza
  • Jarduera legeztatzeko izapideetan laguntza
  • “K bulegoa”rekin bitartekaritza lana

PRESTAKUNTZA: Bakarkako nahiz taldekako saioak bideratu dira. Sektorearen profesionalizatzen lagunduko duen 2018ko prestakuntza-zikloak ondorengo moduluak barneratu ditu:

  1. Marketina eta komunikazioa
  2.  Kudeaketa eta finantzaketa aukerak
  3. Jarduera legeztatzeko izapideak eta foru ogasuna eta gizarte segurantzarekiko betebeharrak
  4.  Sormen egitasmoak lankidetzan garatzeko estrategiak.

 

 

Partehartzaileak eta metodologia

Proiektu hau eskualdeko Kultura eta Sormenezko Industrien sektorean lanean diharduten pertsonei, enpresei eta eragileei zuzenduta dago. Eta dagoeneko, egitasmo guztian zehar KSI alorreko 132 pertsona, enpresa eta eragilek hartu dute parte. Gainera, eskualdeko gainontzeko ekonomia alorretan ere eragina izatea espero dugu, sortu litezkeen lankidetzako egitasmoen bidez sormena beren egitekoan barneratzeak dibertsifikazio aukerak eskain baititzake, beren lehiakortasuna hobetzen lagunduz. Horretaz, gain, kontuan izanik Kultura eta Sormenezko Industriek duten gaitasuna kultura aniztasuna eta lurraldearen bateratzea bultzatzeko, onuradunak ondorengoak direla esan genezake:

  • Kultura eta Sormenezko Industrien alorrean diharduten pertsonak, profesionalak, enpresak eta bestelako eragileak.
  • Eskualdeko alor ekonomiko tradizionaletako enpresak eta profesionalak.
  • Eskualdeko herritarrak.

Proiektua aurrera eramateko erabili dugun metodologia hiru alderditan oinarritu da:

  • Sentsibilizazioa
  • Konfiantza
  • Konpromisoa

Egitasmoa lankidetzan eta parte-hartzean oinarritutako harremantze eredua jarraituz garatu denez, ezinbestekoa izan da aurrez argi azaltzea lankidetzak eta prozesu parte-hartzaileek eskaintzen dituzten aukerak (eta baita konpromisoak ere) eta guztion artean adostea taldea sendotzera bideratutako ekimenak.

.

.

Resultados y plan de acción

2018an zehar garatutako ekintzek eman dute fruiturik, besteak beste: 

  • Erakuslehio digitala KSI sektorean diharduten enpresa, profesional, eragile eta norbanakoei bideratutako ataria. 
  • Sektore mailako bi mahaien egikaritzea. Lankidetza mahaitik jaio da Itsasotik Herrira ekimena.

2018.urtean zehar garatutako ekinzek hain zuzen ere,  iturburua dute proiektuaren hastapenetan partaideekin egindako hasunarketa saioetan. Diagnosi fasean ondu ziren ondorengo bi dokumentuak. Lehenak, diagnosiaren emaitza eta ondorioak jasotzen ditu; bigarrenak, diseinaturiko ekintza-plana xehetzen du. 

 

Eskuratu dokumentua

KSI disgnostikoa [pdf]

2017an egindako sektore hausnarketaren ondorioak.

 

Eskuratu dokumentua

Ekintza-plana [pdf]

Sektorearekin elkarlanean garatutako ekintza-plana

.

Informazioa

Urola Kostako Udal Elkartea

Proiektuan parte hartu nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin: 

  • Enpresa Zerbitzuak (Idoia Etxarri, Eli Uzkudun)
  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943 890808
  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
Web edukia bistaratu

Urola Kosta, eskualde sortzailea