Agenda

50+Urolakosta, topaketa: Ongizatea eta osasuna

Topaketa honetan 50 urtetik gorako pertsonentzako ongizatearen eta osasunaren arloko produktu eta zerbitzuetan izan den bilakaera teknologikoa aztertu eta azken joerak ikusiko ditugu.
23 ABR

50+Urolakosta egitasmoaren helburua da eskualdeko enpresa eta eragileak harremanetan jartzea  eta lankidetza sustatzea, 50 urtetik gorako pertsonentzako produktu edota zerbitzuak garatzeko.

Egitasmo horretan 3 topaketa egingo dira 50+ekonomiaren arloko (50 urtetik gorako pertsonentzako produktu eta zerbitzuen sektorearen arloko) 3 gai nagusi hauek lantzeko:

  • Ongizatea eta osasuna
  • Turismoa eta aisialdia: "Elder" eta teknologia berrien aplikazioak
  • Diseinu unibertsalaren kontzeptua, produktuei aplikatua

Topaketa hauetan parte har dezakete 50 urtetik gorako pertsonentzako produktu edota zerbitzuen arloan lan egiten duten bailarako enpresa eta eragileek.

Lehen topaketa: Ongizatea eta osasuna

  • Data: Apirilak 23
  • Ordutegia: 9:30-11:30
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
  • Gaia:  "Ongizatea eta osasuna" gaiaren ingurukoa izango da, eta esparru horretan teknologiak izan duen bilakaera eta joera berriak aurkeztuko ditugu.

Babesleak

Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta babesa jaso du "Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programaren» baitan.