Agenda
50+Urolakosta egitasmoaren helburua da eskualdeko enpresa eta eragileak harremanetan jartzea eta lankidetza sustatzea, 50 urtetik gorako pertsonentzako produktu edota zerbitzuak garatzeko.
Egitasmo horretan 3 topaketa egingo dira 50+ekonomiaren arloko (50 urtetik gorako pertsonentzako produktu eta zerbitzuen sektorearen arloko) 3 gai nagusi hauek lantzeko:
- Ongizatea eta osasuna
- Turismoa eta aisialdia: "Elder" eta teknologia berrien aplikazioak
- Diseinu unibertsalaren kontzeptua, produktuei aplikatua
Topaketa hauetan parte har dezakete 50 urtetik gorako pertsonentzako produktu edota zerbitzuen arloan lan egiten duten bailarako enpresa eta eragileek.
Hirugarren topaketa: Diseinu unibertsalaren kontzeptua, produktuei aplikatua
- Data: maiatzak 7
- Ordutegia: 9:30-11:30
- Lekua: Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
- Gaia: Diseinu unibertsalaren kontzeptua, produktuei aplikatua.
Babesleak
Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta babesa jaso du "Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programaren» baitan.