Agenda

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrera egokitzeko tailerra enpresentzat

Taldeko prestakuntzako saioak izango dira ekainaren 21ean eta uztailaren 5ean (osteguna), 09:30etik 13:30era.
21 JUN 05 JUN

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (2016/679 EB) joan den maiatzaren 25ean jarri zen indarrean. Hori dela eta, langile, bezero, hornitzaile eta abarren datu pertsonalak dituzten enpresa guztiek beharrezkoa dute erregelamendu berriak eskatzen dituen printzipioak, neurri teknikoak eta antolakuntza arloko neurriak ezartzea, pertsonen eskubideak eta datuen segurtasuna eta pertsonen informazioa bermatzen dutenak.

Tailerraren helburua

Tailer honen helburua da Urola Kostako enpresak indarrean jarri berri den Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrera egokitzea eta, horretarako, informazioa, prestakuntza eta ezarpenerako aholkularitza eskainiko zaiel.

Tailerrak taldeko prestakuntza (8h) eta 2 tutoretza saio izango ditu. Tailer honen amaieran enpresa partehartzaile guztiek datuak babesteko euren segurtasun sistema egokituta izango dute.