Noticias

Atrás Euskara enpresetan. Ezagutu eredu diren enpresak. Euskaragileak Enpresa Batzordearen aurkezpena.

Aitzindari eta eredu diren enpresek beren esperientzia partekatuko dute gure eskualdeko enpresekin. Urriaren 26an, 18:30ean, Zarautzen.

20·10·2017


Kontseiluak eta Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu dugu Urola bailarako enpresentzat, Euskaragileak Enpresa Batzordea ezagutzera eman eta euskara sustatzeko urratsak egiten eredu diren enpresen esperientzia gure bailarako enpresekin partekatzeko.

  • Eguna: urriak 26
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Zarautz, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6)
  • Partehartzaileak: aurkezpen ekitaldian parte hartuko dute Euskaragileak Enpresa batzordeko enpresek eta Kontseiluko eta Udal Elkarteko ordezkariek.

Gonbidapena enpresei

Gure bailarako enpresek aukera izango dute zuzenean beren enpresan euskara normalizatzeko urratsak egin dituzten enpresen esperientzia ezagutzeko, enpresek kontatuta, eta nahi dituzten galdera eta ekarpenak egiteko.

Jardunaldira etortzeko interesa baduzu, bidali mezua edo deitu:

Euskaragileak Enpresa Batzordea

2015ean osatu zuten lan munduan euskararen normalizazioan aitzindari diren hainbat enpresek. Batz, Cikautxo, Ekin, Elay, Fagor, Goizper Group, IMH, Irizar, Matz-Erreka, Mondragon Unibertsitatea Eskola Politeknikoa, Mondragon Korporazioa, Elkar eta Orkli enpresek, hain justu ere.

Euskara kontuetan erreferentzia eta eragile izatea da, besteak beste, bilgunearen helburua.