Agenda
Udal Elkartearen egoitzan izango da, ekainaren 20an. Gizarte Segurantzako eta Ogasuneko izapideak online nola egin erakutsiko da, besteak beste.
20
JUN
Geroz eta ohikoagoa da herritarrek administrazioarenganako izapideak online egitea. Are gehiago, zenbait kasutan, ekintzaileak behartuta daude izapidetze telematikoa erabiltzera. Esaterako, besteak beste, Ogasunarekin edo Gizarte Segurantzarekin.
Hala, Urola Kostako Udal Elkarteak ekintzaileei bideratutako hiru orduko saio praktikoa antolatu du. Hain zuzen ere, tailerrean landuko dira hainbat gako eta aukera administrazioarekin internet bidez gauzatu beharreko harremana ahalik eta egokiena izan dadin. Udal Elkartearen egoitza nagusian izango da saioa, datorren asteazkenean, ekainaren 20ean, 09:30etik aurrera.
- Eguna: Ekainak 20
- Ordua: 09:30etik 12:30era
- Lekua: Urola Kosta Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz)