Noticias

Atrás Urola Kostako Udal Elkarteak 2017ko aurrekontua onartu du

2016ko abenduaren 15ean egindako bilkuran Batzar Nagusiak 2017ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta erreklamazioetarako epea irekiko da. 2017ko aurrekontua 7.416.997,45 eurokoa izango da.

13·12·2016


Udal Elkartearen egoitzan egin zuten Batzar Nagusiaren bilkura Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako zinegotziek, abenduaren 15ean, arratsaldeko seietan. Bi gai nagusi zituzten gai-zerrendan, alde batetik, 2017ko aurrekontua onartzea eta, bestetik, Udal Elkartearen estatutuen aldaketari hasierako onarpena ematea.

2017ko aurrekontua

Batzar Nagusiak 2017ko aurrekontua onartu du EAJ, EH Bildu eta PSEren aldeko botoekin eta Irabazi Zarautz taldearen abstentzioarekin.

Udal Elkartearen 2017ko aurrekontua 7.416.997,45 eurokoa izango da, 2016ko aurrekontua baino %13 handiagoa da, besteak beste, onartu diren ekimen berrien ondorioz.

Ekimen aipagarrienak:

Ohiko zerbitzuei jarraipena emateaz gain (hondakinak biltzeko zerbitzuak, garbiguneak, laneratzen laguntzeko zerbitzuak, enpresak sortzen laguntzeko zerbitzuak, enpresen lehiakortasuna hobetzeko programak, turismoa sustatzeko ekimenak…), ekimen berri hauek azpimarra daitezke 2017ko aurrekontuan:

  • Urteta zabortegiko lixibiatuen biltegia eraikitzeko obrak: 783.235,79 euro
  • Enplegu plana: laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen kontratazioa (11 lanpostu): 185.144,44 euro
  • Enplegua eta enpresak sortu eta berrindartzeko programa: 282.326,55 euro
  • Enpresa arloko proiektu bereziak: 99.000 euro
  • Gizarte zerbitzuen maparen azterketa: 30.000,00 euro
  • Zabor bilketa zerbitzua mankomunatzeko ezarpen kostuak: 221.614.,40 euro

2017ko aurrekontua: gastuak eta diru-sarrerak

 

2017ko aurrekontua: gastuak

 

2017ko aurrekontua: finantzaketa

Administrazioa eta gobernu organoak

663.018,93 €

 

Europako Gizarte Fondoa

50.743,69 €

Ingurumen kanpainak

162.657,62 €

 

Eusko Jaurlaritza eta Lanbide

494.090,27 €

Hondakinen bilketa

1.471.998,35 €

 

Gipuzkoako Foru Aldundia

146.481,94 €

Urteta zabortegiaren kudeaketa

1.137.940,34 €

 

Tasa, prezio publikoak, beste batzuk

34.297,68 €

GHK tarifak: errefusa, biohondakina

2.271.489,75 €

 

Salmentak (hondakinak)

708.995,98 €

Enplegua: laneratzeko zerbitzuak

437.317,91 €

 

Urtetako fondoa

1.045.472,17 €

Soldadura Zentroa

284.318,36 €

 

Udalak: geroratutakoa

137.805,44 €

Enpresa garapena

753.784,24 €

 

Udalen ekarpena GHK tarifak

2.271.489,75 €

Turismoaren sustapena

131.795,49 €

 

Udalen ekarpen arrunta

2.527.620,52 €

Euskara

102.676,45 €

 

Guztira

7.416.997,45 €

Guztira

7.416.997,45 €