Programa Bateratzen
Bateratzen programa
Zein puntutaraino daude pertsonak bere enpresaren estrategiarekin lerrokatuta? Sektore bereko beste enpresekin alderatuz, zein da zure enpresaren egoera?
Enpresa edo organizazio baten lehiakortasuna eta arrakasta enpresa osatzen duten pertsonengan dago, hein handi batean. Horretarako, garrantzitsua da enpresa edo organizazioko kide guztiek (jabeek, zuzendariek, langileek…) enpresaren estrategiarekin egoki bat egitea eta pertsonen potentziala ahalik eta ondoen aprobetxatzea. Horrekin batera, garrantzitsua da enpresa bat pertsonen kudeaketaren arloan sektoreko gainerako enpresekiko erreferentzian zein egoeratan dagoen jakitea.
Bateratzen programak metodologia, tresna eta laguntza zehatza eskainiko dizu:
- Zure enpresan pertsonak enpresaren estrategiarekin zer-nola lerrokatzen diren ikusteko
- Estrategiarekin egoki lerrokatzeko portaera kolektiboak zehazteko
- Beste enpresekin alderatuta zure egoera zein den jakiteko
- Eskuhartze prozesu bat garatzeko, hobetze aldera
Hori guztia metodologia eta tresna zehatz batzuen bidez egiten da, aditu eta aholkularien laguntzarekin.
Bateratzen programa Urola Kostan
Bateratzen programa lehenengoz 2016an garatu genuen Urola Kostako eskualdean. Edizio horretan Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako 11 enpresek hartu zuten parte.
Askoren arteko egitasmoa
Bateratzen programa askoren artean garatutako ekimena da, unibertsitateak, enpresa elkarteak, garapen agentziak eta aholkularitza etxeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin:
- Unibertsitateak: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Tecnun, Mondragon Unibertsitatea, King’s College, Tilburg University, University of Central Lancashire.
- Enpresa elkarteak: Mondagon, Makina Erremintako Fabrikatzaileen Elkartea (AFM).
- Eskauldeetako garapen agentziak: Urola Kostako Uda Elkartea, Uggasa, Beterri, Debegesa, Oarsoaldea.
- Aholkularitza-etxeak: LKS, OPE, Otalora.
- Administrazioa: Gipuzkoako Foru Aldundia
Parte hartzen duten garapen agentziak:
Parte hartzen duten unibertsitateak:
Diru-laguntza eta babesa:
.
Nola?
Bateratzen programak metodologia eta tresna zehatzak erabiltzen ditu, pertsonen kudeaketa hobetzeko:
Iparra: nora iritsi nahi dugu?
Zeintzuk dira gure estrategiari hobekien lagunduko dioten portaera kolektiboak?
“Iparra” erreminta eskaintzen dizugu pertsonek erakundearen estrategiari palanka-efektua nola eragin diezaioketen identifikatu ahal izateko.
Diagnostikoa: non gaude?
Nola jakin dezaket nire erakundeko pertsonak konprometituta dauden eta beraien portaerekin estrategiari laguntzen dioten?
“Diagnostiko” erreminta eskaintzen dizugu enpresak sektorearen erreferentziekiko eta premia estrategikoekiko duen egoera ezagutu ahal izateko.
Zientzia eta esku-hartzea: nola egingo dut bidea?
Nola jakin dezaket (konpromisoaren, aktibazio energetikoaren, lerrokatzearen, ea) hobekuntza-programa eraginkorra izaten ari den?
“Esku-hartzea” erreminta eskaintzen dizugu garapenaren prozesuan zehar segimendua egin ahal izateko eta erabakiak har ditzazun eraginkortasuna hobetu asmoz.
Bateratzen 2016
Bateratzen programa lehenengoz 2016an garatu genuen Urola Kostako eskualdean. Eskualdeko 11 enpresa hauek parte hartu zuten:
- Ameztoi
- Aner
- Babesa Suzai
- Calderería Zue
- Composites Mandiola
- Dhemen
- Elesa transformadores
- Eraman
- Monte Albertia
- Otzarreta
- Soldimes
Enpresa horiek, lehendabizi aztertu dute beren enpresako kideak enpresaren estrategiarekin zenbateraino bat eginda dauden. Ondoren, sektorearen erreferentziekiko eta premia estrategikoekiko duen egoera ezagutu zuten, eta, amaitzeko esku-hartze plan bat garatzeko aukera izan zuten.
Bateratzen 2017
Bateratzen programak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresei aukera eskaintzen die gai horretan beren egoera zein den jakiteko, adituen laguntzarekin.
Urola Kostako Udal Elkarteak gure eskualdean abian jarri berri duen programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak laguntzen du diruz (%100) eta, beraz, doakoa da parte hartzen duten enpresentzat. Hainbat erakunde eta unibertsitateren artean lankidetzan garatutako ekimena da.
Zera eskaintzen dizugu:
- Pertsonak estrategiarekin nola lerrokatzen diren jakiteko tresna bat.
- Enpresa pertsonen potentziala zenbateraino aprobetxatzen ari den erakutsiko dizun diagnostikoa.
- Produktibitatea, balio erantsia eta absentismoa hobetzearen ondorioak ezagutzeko modua.
- Sektoreko beste enpresekiko bakoitzaren posizio erlatiboa ezagutzeko aukera.
Enpresak jarri beharreko baliabideak:
- Dedikazioa: zuzendaritza taldeko partaide baten 3-5 ordu; enpresako pertsona bakoitzeko 15 minutu inkesta bat betetzeko.
- Kostua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak finantzatuta (%100).
Argibideak eta izen-ematea
Urola Kostako Udal Elkartea
- Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak (Olaia Sainz)
- Tel. 943890808
- enpresa@urolakosta.eus
Menú de navegación
- Servicios a empresas
- Servicio de información
- Asesoramiento
- Colaboración entre empresas
- Intermediación laboral
-
Programas
- Bision Talent
- 50+Urolakosta
- Mesa estratégica
- Urola Kosta creativa
- Programa Bateratzen
- Micropreven
- Mejora la prevención
- Hazilan empresas
- Hazinnova
- Plan de movilidad
- Enpresa euskaraz handitzen
- PYME Digital
- Viernes tecnológicos
- Ciberseguridad
- Gestión de la diversidad
- Movilidad electrica en urola kosta
- Denontzako industriaguneak
- Sucesión y transmisión de empresas
- Punto de Información del Ámbito Energético