Berriak

Atzealdea "Tarte bat barrura begira" hitzaldia, Luis Oiarzabal coach errenteriar ezagunaren eskutik, urriaren 19an.

Zarautzen izango da, Udal Elkartearen egoitzan, urriaren 19an, 18:30ean. "10.000 irribarre" ekimenaren barruan kokatzen da.

2017·10·17


Luis Oiarzabal Errenteriako laguntzaile pertsonalak, datorren urriaren 19an hitzaldia eskainiko du Zarautzen, “TARTE BAT BARRURA BEGIRA”. Hitzaldia 18:30ean hasiko da. Zarautzen izango da, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)  eta “10000 irribarre” giraren barruan dago.

'10.000 iribarre' ekimenaren helburua da pentsamendu baikorra iradokitzea eta pertsona bakoitza bere ekintzen protagonista izatera gonbidatzea.

Hitzaldia doakoa da eta www.selfcoaching360.com webgunean eman behar da izena.

Hitzaldia 18:30ean hasiko da, eta “10000 irribarre” giraren barruan dago. Gira honen helburua pertsonen pentsamendu baikorra sustatzea da, norberak bere helburuak aurrera eramaten laguntzeko.

Hitzaldi honetan azalduko dugu norbera dela edozein aldaketaren oinarri. Hau da, norbera aldatuz gero dena aldatzen dela.  Horretarako, bakoitzak kontuan izan behar ditu sinesmenak, pentsamenduak, emozioak eta jarrerak. Horiek guztiak bertan aztertu eta biziko ditugu.

'10.000 iribarre' ekimena Selfcoaching 360º eskolako proiektua da eta bere helburua da “entzuleengan pentsamendu baikorra iradokitzea eta bakoitzak bere bizitzan aurrera eraman ditzakeen ekimenetan protagonista aktiboa bihurtzea, direnak direla.  Maitasun handiz, oinak lurrean izanda, eta pertsona zein profesional bezala errealizatuta senti daitezen”.

Ekimenaren izena Iker Fernándezek, eskolako zuzendariak, lortu nahi duen helburuarekin bat dator: “Mezu baikor honekin 10.000 pertsonengana iritsi nahi dut”. Euskal Herriko beste herrietan egin duen modura, coach gipuzkoarrak Zarauzko entzulegoari euro bat dohaintzan ematea eskatuko die. Jasotako diru guztia 21 urte dituen Lydia Yarza judoka gaztea laguntzeko erabiliko da; Tokion 2020ko  Olinpiar Jokoetan parte hartzeko ametsa duen gaztea. Iker Fernandezentzako "keinu sinbolikoa da eta horren bidez, kontzientzia sortu eta mezu bat abiaraztea da: pasioz bizitzea".

Bestalde, hitzaldian, Iker Fernándezek, eskolako zuzendariak, Máster de Desarrollo personal Selfcoaching 360º deiturikoa aurkeztuko du, “Euskal Herrian garapen pertsonal eta buruzagitza alorrean aurkitu daiteken hezkuntza programa berritzaile eta iraultzailea”. Masterra Donostian irakatsiko da eta bost atal ditu (ikasleak aukera du atal guztiak edo batzuk egiteko).  Atal bakoitzak gai desberdinetan murgiltzeko aukera ematen du, baita bizitzako galdera garrantzitsuei erantzuna aurkitzeko ere. Garapen pertsonala, besteekiko harremanak, bikote harremanak eta hezkuntza emozionala, besteak beste, izango dira jorratuko diren gaiak. “Proiektu hezitzaile hau gizakion eskuliburu modura pentsatuta dago, non arazo konplexuei irtenbide errazak aurkitzeko gai izango garen”.

'10.000 iribarre' ekimena Zarautzen

  • Hitzaldia: Tarte bat barrura begira
  • Noiz: Urriaren 19an
  • Non: Urola Kostako Udal Elkartearen ekitaldi aretoan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
  • Ordua: 18.30h
  • Izen ematea: www.selfcoaching360.com