Berriak
Atzealdea Hazilan, 12. edizioa: informazio saioa egingo da irailaren 16an
2021·09·13
Irailaren amaieran abiatuko da lana lortzera bideratutako Hazilan proiektuaren edizio berria eta zabalik dago izen-ematea. Plaza kopurua mugatua da (16 partaide, gehienez). Pertsona gehiagok izen emango balute, hautaketa prozesua egingo da.
Aurretik, Urola Kostako Udal Elkarteak informazio saioa antolatu du: bilera hurrengo ostegunean izango da, irailaren 16an, goizeko 11:00etan. Bertan azalduko dira egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak.
- Eguna eta ordua: irailak 16, osteguna, 11:00etan
- Non: On line izango da; Gotomeeting plataformaren bidez.
- Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.
Argibideak eta izen- ematea:
Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan
Ekimenari buruzko xehetasun guztiak eskuragarri daude hemen
Izen-emateari buruzko argibideak ere emango dira osteguneko informazio saioan. Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.
- 943 89 08 08 (Vanessa Garcia)
- hazilan@urolakosta.eus
Hazilan programa da 20-44 urte bitarteko pertsonentzat eta goi mailako ikasketak dituztenentzat. Eskualdekoek lehentasuna izango dute. Programak, hiru atal nagusi izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea (zeharkako konpetentziak lantzeko), ondoren PRESTATU (prestakuntza osagarria) eta, azkenik, KOKATU fasea (praktikaldia enpresetan).