Berriak

Atzealdea Bueltan dira zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak, zaintzaileei eta dependentzia egoeran dauden pertsonen sendikoei zuzenduta

Zaintza sektorean lan egiten duten edo egin nahi duten zaintzaileei zuzendutako jardunaldia ekainaren 18an izango da eta dependentzia egoeran dauden pertsonen sendikoei zuzendutakoa, aldiz, hilaren 19an. Jardunaldiak doakoak, dinamikoak eta praktikoak izango dira eta helburu dute zaintza sektorearekiko kontzientzia indartzea eta hausnarketa bultzatzea.

2024·05·31


Dagoeneko bi urte pasa dira Urola Kostako Udal Elkarteak ‘Zaindu Urola Kosta’ ekimena martxan jarri zuenetik, eskualdeko hainbat eragileekin batera, zaintzaren inguruan ekimen desberdinak lantzeko. Ekimena “Elkar-EKIN Lanean” proiektua, Enplegagarritasun eta Aktibazio Inklusiboko Estrategia,

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagunduta dago.

Horren baitan, ikastaro eta jardunaldi desberdinak antolatu ditu Udal Elkarteak, guztiak zaintza sektorea profesionalizatzea eta sektorean kalitatezko enplegua sustatzea helburu hartuta. Bide horri helduta, ekainean, zaintza sektorean lan egiten duten edo egin nahi duten zaintzaileei eta dependentzia egoeran dauden pertsonen sendikoei zuzendutako sentsibilizazio jardunaldiei helduko zaie berriro, besteak beste kontzientzia etikoa sustatu, pertsonen zaintzak duen garrantzia ulertarazi eta eguneroko lanean erabaki etikoak hartzearen garrantzia ikusarazteko: familia zein zaintzaileen arteko mugak, harremanak, laneko ohiturak, tratua…

Jardunaldiak ekainaren 18an eta 19an egingo dira. Doakoak izango dira biak eta modu praktikoan burutuko dira, hausnarketarako bidea irekiko duten metodologiak erabiliz, bakoitzak, bere lekutik, dependentzia duten pertsonen balio eta eskubideak ezagutzeko, errespetatzeko, eta, azken batean, kalitatezko zaintza lortzeko. Hala, dinamika eta adibide praktiko bidez, dependentzia duten pertsonekiko enpatia landuko da, beharrak, ardurak edota desioak aitortuz.

Zaintza sektorean lan egiten duten edo egin nahi duten herritarrei zuzenduriko jardunaldia

  • Noiz: 2024/06/18
  • Ordutegia: 16:00 - 18:30
  • Non: Oteitza Lizeo Politeknikoa
  • Nork eskainia: Eneritz Acedo, Gizarte Langilea

Dependentzia egoeran dauden pertsonen familiei zuzenduriko jardunaldia

  • Noiz: 2024/06/19
  • Ordutegia: 16:00 - 18:30
  • Non: Oteitza Lizeo Politeknikoa
  • Nork eskainia: Eneritz Acedo, Gizarte Langilea

Izen-ematea

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago.

  • Aurrez aurre: Udal Elkarteko egoitza nagusian (8:00 – 14:00)
  • Telefonoz: 943890808

  • Emailez: lanpoltsa@urolakosta.eus
  • www.urolakosta.eus webgunean

Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko

Urola Kostako Udal Elkartea

Enplegu zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)

●     Tel. 943890808

●     lanpoltsa@urolakosta.eus