Berriak

Atzealdea Talentu berrientzat enpresa erakargarria izan nahi duzu?

Talentua aurkitzea eta langile berriak fidelizatzea gure eskualdeko enpresek aurre egin beharreko erronka handienetako bat da. Errealitate horren jakitun, Urola Kostako enpresei, lantoki erakargarriagoak eta lehiakorragoak izaten laguntzeko programa bat jarri dugu martxan.

2024·08·30


Exekuzio azkarreko programa bat da. Behaketa-prozesu labur baten bidez, enpresa bakoitzarentzat hobekuntza-planak definituko dituena, zuzenean jakin dezaten non eragin, hautagaientzat erakargarriagoa izateko.

Zeintzuk dira zure enpresarentzako onurak?

  • Talentua erakartzea: Profesional onenak enpresetara erakartzeko gakoak identifikatuko ditugu.
  • Langileen fidelizazioa: Lan ingurune motibagarriago eta gogobetegarriago baten parametroak identifikatuko ditugu.
  • Enpresaren marka-irudia hobetzea: Eskualdean erreferentziazko enplegatzaile gisa kokatuko dugu enpresa, eta, horretarako, komunikazio-enpresa espezializatu bat izango dugu.
  • Ziurtagiri bat eskuratzea: Ezarritako helburuak lortzen dituzten enpresek ziurtagiri bat jasoko dute, talentuaren kudeaketan bikaintasunarekin duten konpromisoa egiaztatzeko.

Zer inplikazio izango dugu programan?

Enpresen parte-hartzea funtsezkoa izango da programa arrakastatsua izateko. Hala ere, garrantzitsua da jakitea prozesu osoan zehar lagunduko diegula, lan-erritmora egokituz, ia kargarik izan ez dezaten enpresek. Labur esanda, eginkizun nagusia informazioa ematea izango da: ahal duten neurrian, proiekturako garrantzitsuak diren datu orokorrak emango dizkiegu enpresa, taldea eta helburuei buruz.

Nola har dezakezue parte?

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu du, eta parte-hartzeko ez da ia izapide administratiborik egin behar. 

Kontaktua

enpresa@urolakosta.eus
943 89 08 08