Berriak

Zein da Urola Kostako enpresetan lan egiteko gehien eskatzen den profila?

Urola Kostako Udal Elkartetik, kalitatezko enplegua sustatu nahi dugu, eta, horretarako, eskualdeko enpresen iritzia ezinbestekoa dugu; lagundu iezaguzu galdetegia betez.

2024·09·03


Urola Kostako Udal Elkartetik, gure eskualdean kalitatezko enplegua sustatu nahi dugu, eta, horretara bideratuta, talentuaren sorrera, erakartzea eta mantentzea bultzatzeko konpromisoa daukagu eta horretarako lanean gabiltza.

Hori kontuan hartuta, eskualdeko enpresetan gehien eskatzen diren profilak identifikatu nahi ditugu, baita eskatutako lanpostuetarako behar den prestakuntza ere.

Eskertuko genizueke 2 minutu hartzea zuen iritzia eta ekarpenak jasoko dituen galdetegia betetzeko.

Galdera-sortan sartu

Eskerrik asko!

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez zuzenean harremanetan gurekin.
Email: lanpoltsa@urolakosta.eus 
Telf.: 943 89 08 08