Berriak

Atzealdea Eskualdeko 42 erakunde sartu dira Euskadiko Turismo Etikoaren Erregistroan

Erantzukizun soziala eta jasangarritasun printzipioak eguneroko jardunean integratzeko lanari egindako errekonozimendua da Kode Etikoaren bereizgarria

2022·06·02


Euskal Autonomia Erkidegoko 530 erakundetatik,  42 enpresa dira Euskadiko Turismo Etikaren Erregistroan sartu diren Urola Kosta eskualdeko turismo-sektoreko eragileak. Euskadiko Kode Etikoaren baitan jasotako prestakuntza eta konpromiso ibilbidea osatzen duten turismo-eragileek eskuratu dute Kode Etikoaren zigilua.

Urola Kosta: helmuga turistiko jasangarri eta arduratsua

Eskualdea kalitatezko helmuga-turistiko jasangarri eta arduratsua izateko ahaleginean, 2019.urtean ekin zion Urola Kostako Udal Elkarteak Kode Etikoaren egitasmoa sektoreko eragileengana hedatzeko lanari.

Hiru urteko lanketaren ondoren, bost udalerrietako 42 enpresa eta erakundek jaso dute Kode Etikoaren bereizgarria; hasi udal turismo bulegoetatik, jatetxe, ostatu-establezimendu eta turismo aktiborako eskaintza luzatzen duten izaera anitzeko enpresetaraino.

Hain zuzen ere, hauek dira eskualdeko Kode Etikoari atxiki zaizkion eragileak:

  1. Apartamentos Getaria
  2. Arazi
  3. ATeRIAN-Holiday Homes
  4. Basque Destination-Travel & Experiences
  5. Basque Nomads Tours
  6. Bodega Gaintza
  7. Bodega Katxiña
  8. Camping Zumaia
  9. Cristobal Balenciaga Museoa
  10. EGoNA-Alojamientos Turísticos
  11. eXperientziak - Escape Room
  12. Getariako Turismo Bulegoa
  13. Hotel Gaintza
  14. Hotel San Prudentzio
  15. Hotel Zerupe
  16. Maruka Gastro
  17. Orio Kanpina
  18. Orioko Turismo Bulegoa
  19. Shelter Surf School by Aritz Aranburu
  20. Talai Berri Txakoli Winery
  21. Txoko Getaria
  22. Zarauzko Turismo Bulegoa
  23. Zumaiako Turismo Bulegoa
  24. Apartamentos Talaimendi
  25. Basque Stay - Vacational Apartments & Hotels
  26. Berazadi Berri Agroturismo
  27. Berazadi Berri jatetxea
  28. Bikos & Café Cafeteria y heladeria
  29. Elkano Jatetxea
  30. E-Mendie Tracks
  31. Essus Surf School
  32. Good People Surf – School & Rentals
  33. Hotel Iturregi
  34. Kaixo Apartments Zarautz
  35. Kraken food bar
  36. Katrapona Pension
  37. Jesuskoa Casa Rural
  38. Maddiolla apartamentuak
  39. Moor Surf Eskola
  40. Mirotza Rooms & Apartments
  41. Salanort Denda
  42. Hotel & Thalasso Villa Antilla

Kode Etikoa eta Erregistroa

Eragile guzti horien ahalegina jardunbide egokien erregistroan gorde da; batetik, sustapen-helburuetarako eta, bestetik, Administrazioak aintzat har ditzan etorkizunean aurrera eramango dituen turismoa suspertzeko politika eta ekimenetarako.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan jasotako printzipioak ez betetzeak automatikoki ekarriko du erregistro horretatik kanporatzea.

Euskadi mailako Kode Etikoaren helburua nagusia da turismo eragileek integratu ditzatela beren eguneroko jardunean erantzukizun soziala eta ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasuna. Beti ere, bezeroarekiko zerbitzu harremanean errespetua eta ulermena oinarri. Izan ere, Kode Etikoaren baitan, turismoarekin zeharkako lotura duten alderdi ugari lantzen da; hala nola, bisitari eta turisten ulermena erraztea, berdintasun, aniztasun eta inklusio kontzeptuak, iraunkortasuna edota tokiko tradizioaren eta kulturaren gaineko babesa. Eta, nola ez, zerbitzuen bikaintasun eta profesionaltasuna.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa Turismorako Munduko Kode Etikoaren egokitzapen bat da. Kode hori euskal kulturaren eta nortasunaren berezko ezaugarrietatik abiatuta egin da, eta 2030 Agendan ezarritako garapen iraunkorreko 17 helburuetan oinarrituta dago.