Agenda
Atzealdea 45+ Indartzen; informazio saioa
Informazio saioa eta izen-ematea
Dagoeneko zabalik dago izen-ematea (apirilaren 27ra arte). Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan. Tramitazioa elektronikoki egin ezin dutenek Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute (izen-ematea aurrez aurre egiteko).
Edozein kasutan, informazio-saio bat egingo dugu interesa duten herritarrentzat, proiektuaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeko:
- Eguna eta ordua: apirilak 7, osteguna, 09:30ean.
- Non: on line izango da; Gotomeeting plataformaren bidez.
- Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.
Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:
Urola kostako Udal Elkartea, Garapen Agentzia
Enplegu eta Lan-orientazio Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)
- Tel. 943890808
- lanpoltsa@urolakosta.eus