Berriak
Atzealdea 7. Urkome Sariak: Zabalik da sariketara proiektuak aurkezteko epea
2021·10·22
2009.urteaz geroztik, bi urtetik behin ematen dira Urkome Sariak landa eremuan egiten diren eskualdeko ekimen berritzaileak eta ekintzailetasuna aitortzeko eta saritzeko helburuarekin.
Dagoeneko zabalik da zazpigarren ediziora proiektuak aurkezteko epea; hain zuzen ere, azaroaren 22ra arte. Erakundeek, elkarteek, norbanakoek eta lehen sektoreko enpresek aurkeztu ahal izango dituzte lanak; beti ere, 2021 eta 2022.urteetan gauzatutako proiektuak baldin badira. Guztira, mila euroko sei sari banatuko dira eta bozka bidez aukeratutako sari ireki bat ere emango da.
Epaimahaia Hazi Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Urola Kostako Udal Elkartea, Iraurgi Berritzen, Eusko Jaurlaritza eta Urkomeko Zuzendaritza Batzordeko kideez osatuta egongo da. Behin proiektuak aurkezteko epea amaituta, aurrerago zehaztuko da sari-banaketa ekitaldia noiz eta non egingo den.
** URKOME Urola Kostako landa eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkartea da, eskualdeko 11 udaletxe eta eskualdeko nekazaritzako elkarteek osatutako irabazi asmorik gabeko erakundea. Urkomeren jarduna 4 arlo estrategiko nagusiren inguruan ardatzen da: nekazaritza jarduera sustatzearekin batera, landa eremuko jarduera ekonomikoak nahiz azpiegitura eta zerbitzuak bermatu eta balioaniztasuna balioan jartzeko ekimenak burutzen ditu erakundeak, nagusiki.