Berriak
Atzealdea 80 beka berri atzerrian lan egiteko, hilean 1.530 euroren truke
2022·06·16
Martxan da Global Training Nazioarteko mugikortasun programaren 2022.urteko edizio berria.
Garapen (Garapen Agentzien Euskal Elkartea), Donostiako Sustapena eta Donostiako Ekonomiaren Garapenerako Sustapen sailaren eskutik, 80 beka berri emango dira atzerrian lan egiteko. Programa SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) eta Basque Trade & Investment-en (Euwskal Nazioartekotze Agentzia) egitasmoa da.
Beka-programa unibertsitateko edota lanbide heziketako goi-mailako ikasketak dituzten gazteei bideratuta dago. Gutxienez 6 hilabetez, atzerriko enpresetan eta erakundeetan lan egiteko 80 beka eskainiko dira; hilean 1.530 euroren truke. Uztailaren 18ra arte dago zabalik izen-ematea.
Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:
Urola Kostako Udal Elkartea, Garapen Agentzia
Enplegu eta Lan-orientazio Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)
- Tel. 943890808
- lanpoltsa@urolakosta.eus
Garapen (Garapen Agentzien Euskal Elkartea)
- Tel. 944 24 32 23
- garapen@garapen.net