Berriak

Atzealdea Uztailetik aurrera, formakuntza eskaintza zabala merkataritza sektoreko profesionalentzat

Merkatarientzako eta zerbitzu enpresentzako prestakuntza

2021·06·24


Uztailean hasi eta abendura bitartean, merkatarientzako eta zerbitzu enpresentzako hainbat prestakuntza tailer eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak.

Gipuzkoako Bazkundearen eskutik, digitalizazioaren alorreko bi prestakuntza tailerrekin hasiko da ekimena. Helburua da eskualdeko merkataritza eta zerbitzuen alorreko enpresei beren negozioen lehiakortasuna hobetzen lagunduko dieten trebakuntzak eskaintzea, bereziki digitalizazio alorrean.

Aurrez aurrekoak izango dira uztaileko bi prestakuntza tailerrak. Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira eta tailer bakoitza bi orduko bi saioz osatuko da. Ordutegia sektorearen arabera egokitu da eta 14:00etatik 16:00etara bitartean eskainiko dira tailerrak.

Hona hemen uztaileko prestakuntza tailerren eskaintza:

  • Facebook eta Instagram sare sozialetako iragarkiak (UZTAILAK 8 eta 12) 

​​Facebooken eta Instagramen iragarki-kanpaina bat sortzeko tailer praktikoa izango da. Helburua da Facebook edo Instagramen orri bat sustatzeko, webgunera trafikoa eramateko edo produktu edo zerbitzu bat sustatzeko beharrezko ezagutzak eskuratzea. Tailerrean zehar, iragarki kanpaina osoa diseinatuko da, xede-publikoaren segmentazioak, irudiak, bideoak eta iragarkiak osatzen dituzten testuak barne.

  • SEOaren hastapenak; webguneen posizionamendua bilatzaileetan (UZTAILAK 15 eta 19)

Webguneek bilatzaileetan duten posizionamendua hobetzera bideratutako tailer praktikoa izango da. Adibide praktikoetatik abiatuta, bilatzaileek webguneetako informazioa jaso eta nola ordena jakin batean kokatzen dituzten aztertuko da; posizionamendua hobetzeko tresnak eta jardunbide egokiak erakustearekin batera.

Urritik aurrera, 20 orduko bi ikastaro antolatuko dira: lehena, erakusleihoak apaintzeari buruzkoa eta bestea,  sare sozialetan iragarri nahi diren produktuen argazkien ingurukoa.

Argibideak eta izena emateko

Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)

  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus