Berriak
Atzealdea Zabalik Hazinnova berrikuntza-programarako deialdia
2022·04·11
Berrikuntza ez teknologikoa garatzeko programa da HAZINNOVA. ETE-ek berrikuntzaren arloan urratsak eman ditzaten bideratutako zerbitzua da. Hain zuzen ere, enpresa ertain nahiz txikiei bideratutako zerbitzua da; lana antolatzeko molde berrietan, edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzerakoan metodo berrienekin bide egin dezaten.
Zerbitzua %100ean diruz lagunduta dago eta eskaerak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 1ean amaituko da. Prozesu osoan zehar laguntza emateko, Urola Kostako Udal Elkartea izango da eskualdeko enpresekin eskuz-esku lanean ariko den HAZINNOVA-eragilea.
Jorratzeko 8 esparru-aukera
Praktikan, 50 orduko aholkularitza zerbitzuaren bitartez, erakundeetan hainbat negozio-prozesu hobetzeko mikroproiektuak martxan jartzen laguntzen du Hazinnovak. Hauek dira proiektuen esparru-aukerak:
- EKONOMIKO FINANTZARIOA: enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren eta estrategikoaren funtsezko hobekuntza, errentagarritasuna kontrolatzeko.
- EKOIZPENA: ekoizpen-prozesuen funtsezko hobekuntza, enpresaren produktibitatea, kalitatea, jasangarritasuna edo segurtasuna areagotzeko.
- PERTSONAK: pertsonen kudeaketa nabarmen hobetzea, haien konpromisoa eta motibazioa handitzeko.
- BEZERIA: bezeroak ezagutzeko, erakartzeko, artatzeko edo leialtzeko funtsezko hobekuntza, merkatu-kuota handitzeko.
- LOGISTIKA: hornidura- edo banaketa-katearen funtsezko hobekuntza, gastuak eta bezeroei zerbitzua emateko edo hobetzeko epeak murrizteko.
- BARNEKO ADMINISTRAZIO-PROZESUAK: Administrazioberriz diseinatzea enpresaren eraginkortasuna nabarmen hobetzeko.
- MERKATU BERRIAK: produktuak/zerbitzuak (berriak edo lehendik daudenak) merkatu berrietara egokitzea (nazionalak, nazioartekoak edo sektore berriak) edo enpresaren marketina egokitzea merkatu geografiko edo bezero-segmentu berrietara iristeko.
- PRODUKTUA: Negozio-bolumena handitzeko irtenbideak identifikatzea eta ezartzea produktuaren arloan.
5 pertsonako edo gehiagoko plantillak dituzten eta eskualdean kokatuta dauden enpresak, industria-jarduerak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartea, logistika eta handizkako merkataritza garatzen dituzten ETE-ek parte hartu dezakete egitasmoan.
Ekimenean ezin izango dute parte hartu 2019, 2020 edo 2021an Innobideak eta Hazitek programen onuradun izandakoak, salbuespen honekin: soilik Innobideak Kudeaketa Contraste edota Innobideak -Kudeabide 2.faseko onuradun izandakoak.
Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:
Enpresentzako Zerbitzuak, Aintzane Ruesgas
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus