Berriak

Atzealdea Ireki da “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” ikastaroan izena emateko epea

Eskualdeko langabeei bideratutako ikastaroa da. Urtarrilaren 31a da aurreikusitako hasiera data.

2019·01·07


Urola Kostako Udal Elkartearen eskutik, “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” 2.mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek. Urtarrilaren amaieran hasita, guztira, 5 hilabeteko prestakuntza jasoko dute harakintza industrian murgildu nahi duten langabeek. Ikastaroa erabat doan izango da.

Ikastaroan parte hartzen dutenek hainbat gaitasun eta konpetentzia landuko dituzte. Alde batetik, haragia balioesteko eta zatitzeko, eta haragi-produktuak eta haragi-prestakinak prestatzeko eta elaboratzeko eragiketak egiten ikasiko dute. Bestetik, indarrean dagoen araudi tekniko-sanitarioa betetzeko eman beharreko urratsak ezagutuko dituzte. Azkenik, enpresa txiki batean haragi-produktuak merkaturatzeko gaitasunak barneratuko dituzte.

Aurreikusitako daten arabera, urtarrilaren amaieran hasi eta 5 hilabeteko iraupena izango du prestakuntzak. Guztira, 430 orduko prestakuntza-ziurtagiria eskainiko da. Ikastaroa gazteleraz eskainiko da eta doan izango da. Eskolak URKAIKO baserritarren kooperatibak Zestoan duen egoitza nagusian izango dira: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.

Argibideak eta izen-ematea

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zerbitzuak (Olaia Sainz)

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

  • Tel. 943890808
  • osainz@urolakosta.eus

 

HAZIren eskutik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren ekimenez,  Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin eta Urkaiko eta Basatxerri enpresekin elkarlanean  antolatu da ikastaroa.