Berriak
Atzealdea Enpresa ideia aztertu eta enpresa berriak sortzeko tutoretzarako, Lanbideko ekintzaileentzako diru-laguntzen eskaera epea ireki da
2020·01·27
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin, programa ireki du bere enpresa ideia landu edo/eta sortu nahi duten ekintzaileentzat.
Otsailaren 19an hasi eta 3 hilabeteko iraupena duen programa honen bitartez, ekintzaileak aukera izango du taldeko saio eta bakarkako tutoretzen bitartez bere enpresa ideia landu eta enpresa sortzeko. Era berean, prozesuan parte hartzeagatik diru-laguntza jaso ahal izango du.
Bi diru-laguntza mota daude:
- Enpresa ideia aztertzeko diru-laguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
- Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
Epeak eta eskabideak
Sustatzaileek, enpresa jarduera berriak edota beren enpresa-ideia berriak aurkezteko, urtarrilaren 24tik otsailaren 13ra, eguerdiko 12:00ak arteko epea izango dute.
Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean bertan aurkeztu daitezke, edota Urola Kostako Udal Elkarteko egoitza elektronikoa erabilita
Ideia berriak lantzeko laguntza eskatzeko eskabidea.
Jarduera berria martxan jartzeko laguntza eskatzeko eskabidea.
Eskabide orriez gain, informazio gehigarria hemen: (Lanbideren programa azpiatalean)
Baldintzak:
- Eskualdean erroldatua egotea
- Aurreko urtean IAEn altan emanda ez egotea
- Langabezian inskribatuta egotea
- Aurreko urtetan gai bererako diru-laguntzarik ez jaso izana
- Esklusiboki (edo %30eko lanaldi baina gutxiagoa izatea) prozesuan egotea
Informazio gehiago:
Urola Kostako Udal Elkartea,
Enpresa Sustapeneko Zerbitzua (Maider eta Johanna)
- Tel. 943890808
- enpresasustapen@urolakosta.eus