Berriak
Atzealdea Enpresa ideia aztertu eta enpresa berriak sortzeko tutoretzarako, Lanbideko ekintzaileentzako diru-laguntzen eskaera epea ireki da
2019·02·14
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin, programa ireki du bere enpresa ideia landu edo/eta sortu nahi duten ekintzaileentzat.
3 hilabeteko iraupena duen programa honen bitartez, ekintzaileak aukera izango du taldeko saio eta bakarkako tutoretzen bitartez bere enpresa ideia landu eta enpresa sortzeko. Era berean, prozesuan parte hartzeagatik diru-laguntza jaso ahal izango du.
Bi diru-laguntza mota daude:
- Enpresa ideia aztertzeko diru-laguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
- Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
Epeak eta eskabideak
Sustatzaileek, enpresa jarduera berriak edota beren enpresa-ideia berriak aurkezteko, otsailaren 19tik otsailaren 27ra, eguerdiko 12:00ak arteko epea izango dute. Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean aurkeztuko dira.
Eskabidea: ideia berriak
Ideia berriak lantzeko laguntza eskatzeko eskabidea.
Eskabidea: jarduera berriak
Jarduera berria martxan jartzeko laguntza eskatzeko eskabidea.
Eskabide orriez gain, informazio gehigarria hemen: (Lanbideren programa azpiatalean)
Baldintzak:
- Eskualdean erroldatua egotea
- Aurreko urtean IAEn altan emanda ez egotea
- Langabezian inskribatuta egotea
- Aurreko urtetan gai bererako diru-laguntzarik ez jaso izana
- Esklusiboki (edo %30eko lanaldi baina gutxiagoa izatea) prozesuan egotea
Informazio gehiago:
Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapeneko Zerbitzua (Maider eta Johanna)
- Tel. 943890808
- enpresasustapen@urolakosta.eus