Berriak

Atzealdea Bideo-tutorialak prest, abian da OLATURA-UP ekimena

OLATURA-UP: Eskualdeko negozioak ezagutarazi eta bertako kontsumoa sustatzeko programa

2020·06·09


Abian da OLATURA-UP egitasmoa. Eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikien negozioak ezagutarazi, eta bertako kontsumoa sustatzeko programa da. Ekainean zehar garatuko da ekimena,   Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapeneko Zerbitzuen bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

Bideo-tutorialak prest eta eskuragarri

Google My Business erreminta izango du oinarri ekimenak. Asmoa da eskualdeko ahalik eta negozio gehienen fitxak sortzea. Horretarako prestatu dira bideo-tutorial labur zein argigarriak; euskaraz nahiz gaztelaniaz. Eta jadanik eskuragarri daude herritar guztientzat:

Webinar saioak: ekainaren 18an

Ekimenak jarraipena izango du Google My Business fitxen gaineko hobekuntzak egiteko saio praktikoen bitartez. Alegia, ekainaren 18an, zuzeneko webinar saioak eskainiko dira; negozio-fitxen gaineko hobekuntzak egin eta Google bilatzailean lehen postuetan egoteko:

  • Euskaraz, 11:00etan
  • Gaztelaniaz, 13:30ean

Webinarrean parte hartzeko,  komenigarria da Google My Business fitxa aurrez sortuta izatea.

Eskualdeko ekintzaile eta enpresarien lana baloratzeaz gain, Udal Elkarteak beren jarduna azaleratu eta bailarako negozioen ikusgarritasuna hobetu nahi du. Hain zuzen ere, ekimenaren helburua bikoitza da. Alde batetik, teknologia berrien “olatura igotzeko” baliabideak eskaini nahi zaizkie eskualdeko ekintzaile eta enpresariei; ikusgaitasuna areagotu eta beren jarduna ezagutarazi dazaten. Bestetik, eskualdeko negozioen mapa digitala osatuko da; eskualdeko herritarrek  gertuko eta bertako  kontsumoaren alde egin dezaten.

Argibideak eta izen-ematea:

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)

  • Tel. 943 89 08 08
  • enpresasustapena@urolakosta.eus
  • jpino@urolakosta.eus

Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eta dirulaguntza jaso du,

“Enpresak Sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren” baitan (2019ko deialdia)