Berriak
Atzealdea Abian da enpresen eraldaketarako “ETE Digitala Urola Kostan” programaren deialdi berria
2023·12·01
Gaur egun alor digitalak gero eta pisu handiagoa du enpresa munduan. Are gehiago, digitalizazioa funtsezko alorra bilakatu da enpresen eraldaketarako eta jada ezinbestekoa da datuen kudeaketa integral egoki bat izatea enpresen eraginkortasuna eta lehiakortasuna bermatzeko.
Hori aintzat hartuta, Urola Kostako Udal Elkarteak “ETE digitala Urola Kostan” egitasmoa jarri du martxan, eskualdeko enpresa ertain zein txikiei beren Industria 4.0 ibilbidea eraikitzeko laguntza eskaini eta digitalizazioaren alorrean urrats berriak eman ditzaten.
Horretarako, ekimen hau lau helburu edo urrats garrantzitsuren baitan egituratzen da:
1. Digitalizazioari buruzko informazioa jasotzea. Horretarako, jardunaldiak eta bakarkako bilerak aurreikusi ditu Udal Elkarteak.
2. Enpresen digitalizazio-maila ezagutzea (diagnosia)
3. Enpresaren eraldaketa digitalerako estrategia garatzea eta lan ildoak identifikatzea (Digitalizazio plana).
4. Lehen urratsak emateko laguntza (proiektu pilotuaren definizioa eta finantzaketa iturrien bilaketa)
5. Digitalizazio prozesuan ikasitakoa partekatzea (praktika oneko gida eta amaierako jardunaldia)
Izena-ematea eta informazio gehiago
Jardunaldiak %100ean finantzatuta daude eskualdeko enpresentzat Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Gipuzkoa digitala. ETE digitala” hitzarmenaren 2023ko deialdiaren baitan. Interesdunek saio batean edo gehiagotan eman dezakete izena. Horretarako, ondorengo galdetegia bete behar da.
Argibideak eta informazio gehiago
Urola Kostako Udal Elkartea Enpresetako zerbitzua
- enpresa@urolakosta.eus
- 943 89 08 08