Berriak

Atzealdea Administrariak: prestakuntza lanpostuan

Eskualdeko enpresek aukera dute eskualdeko gazte kualifikatuak administrari lanpostuan prestatzeko. Lanekin ekimena.

2016·03·15


HAZILAN programaren barruan, Urola Kostako Udal Elkarteak LANEKIN izeneko egitasmoa jarri du martxan. Ekintza honen helburua da, kualifikatutako gazteek lanpostu zehatz baterako prestakuntza espezializatua jasotzea.

Enpresa horretan bertan laneratzeko aukera aurreikusirik, enpresak irakasle edo prestatzaile bat izendatuko du prestakuntza gainbegiratzeko eta parte-hartzailea dagokion testuinguruan kokatzeko.

Aurten administrari postuetan prestakuntza jaso nahi duten gazteak ditugu eta hauekin elkarlanean aritzeko interesa duten enpresen bila ari gara.

Gazte horiek jadanik ondorengo ezagutza hauek dituzte, besteak beste:

  • Contaplus
  • Facturaplus
  • Nominaplus

Zuen enpresan gazte kualifikatu bati administrari-postuetan prestakuntza eman nahi badiozue, ahalik eta azkarren jarri gurekin harremanetan. Prestakuntza-programak 3 hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da (2016ko apiriletik aurrera).

Programa hau eskualdeko enpresentzat %100 diruz lagunduta dago.

Informazioa eta izena ematea

Aintzane Ruesgas (Urola Kostako Udal Elkartea)

enpresa@urolakosta.eus

Ekintza hau POPV FSE 2014-2020 HAZILAN programa operatiboaren bidez garatu da. Proiektuaren %50 EGIFek finantzatzen du eta beste %50 Urola Kostako Udal Elkarteak. Proiektua GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatzen du.