Berriak

Atzealdea Autonomoentzat LANBIDEren laguntza

Lanbidek 16 milioira arte areagotu du pandemiaren ondorioz jarduera eten duten autonomoentzako laguntzen partida

2020·05·13


Lanbidek 16 milioira arte areagotu du pandemiaren ondorioz jarduera eten duten autonomoentzako laguntzen partida. Hasierako 3 milioi euroko aurrekontua boskoiztu egin da, eta beste 13 milioi gehiago daude. Izena eman zuten pertsonek ez dute berriro alta eman beharko; izan ere, deialdiak indarrean jarraituko du.

Hasieran iragarritako 3 milioi euroei beste 13 gehitu zaizkio; beraz, amaierako partida 16 milioi eurokoa izango da. Eusko Jaurlaritzak guztira 35,5 milioi euro bideratuko ditu pandemiak eragindako kalteak pairatu behar dituzten autonomo eta mikroenpresentzat.

Ezohiko laguntzak

Ezohiko laguntzen deialdia da; gehienez 3.000 eurokoa onuradun bakoitzeko, eta Covid-19aren ondoriozko osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma- egoera deklaratu izanaren ondorioz jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileei edo autonomoei zuzentzen zaizkie.

Laguntza horien bidez, jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileen edo autonomoen zuzeneko galera ekonomikoaren egoera arindu nahi da eta, hala, beren jarduerari eusten lagundu.

Egoki irizten dutenek oraindik beren eskabidea aurkez dezakete; izan ere, epea zabalik dago oraindik, baina laguntzen eskabideak aurkezpen-hurrenkeraren arabera ebatziko dira, harik eta aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Eskaeren izapidetzea: 
Dirulaguntza-eskabideak eranskineko ereduaren arabera aurkeztu behar dira, egoitza elektronikoaren bidez. Lanbideren web-orrian esteka bat egongo da: https://www.lanbide.euskadi.eus

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:  

a) Jarduera eteteagatik aparteko prestazioa ematea onartzen duen ebazpena; prestazio horren hartzaile izango dira Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioaren eraginpean dauden pertsonak.

b) Negoziorako lokala alokatzeko gastuak.

c) Ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila eratu izana egiaztatzen duen agiria, hala badagokio.

Eskaerak egiteko epea:
2020.04.16 - 2020.09.30

Informazio gehiago: 

DIRU LAGUNTZAREN OINARRIAK
DIRU LAGUNTZAREN XEHETASUNAK